Paris VIIIan egin zituen unibertsitate ikasketak, Soziologia arloan, 1969tik 1972ra bitartean. Ondoren, Euskal Herrira itzuli zen, eta soldadutza egin eta gero, zenbait komunikabidetan aritu zen: besteak beste, Herri Irratian eta Zeruko Argia -n. Ondarroako (Bizkaia) Ikastolako zuzendari ere izan zen bolada batez.
1977an, ordea, Parisera itzuli zen berriro, eta Institut Catholiquen Filosofiako lizentziatura egin zuen. Ondoren, maitrice-a Paris VIIIan, eta hirugarren zikloko ikasketak, berriz, EHESSn egin zituen.
80ko hamarkadaren hasieran itzuli zen atzera Euskal Herria, eta EHU abiatu berrian hasi zen 1980-81 inguruan. Hain justu, hamarkada hartan argitaratu zituen liburu eta ikerketa lanik gehienak. Besteak beste, honakoak:
- Antropologoa hirian, Bilbon (1987).
- Antropologia berria. Ahozko herri produkzioa, l-ll-lll eta lV, (1988). (Doktore tesia zen)
- Etnografiazko galdeketa elikapenaz, (1988).
Era berean, Teresa del Vallek gidatu eta hainbaten artean landu zuten Mujer vasca, imagen y realidad (Euskal emakumea, irudia eta errealitatea (1985) ikerlanean parte hartu zuen.
Halaber, hainbat antropologia bildmatako sortzaile eta zuzendari izan zen ( Antropologiaren Euskal Bilduma, 32 liburukitan argitaratua; Pertsona eta sozietatea).
1984an lortu zuen doktore titula, EHUn.
Euskara Antropologiaren arlora eramaten, eta euskaraz egindako ikerketak bultzatzen lan handia egin zuen.
Heriotza