Pilota

Abel Barriolak maiatzaren 6an jokatuko du azken partida, Iruñean

Hilabetez luzatuko diote kontratua, eta partida batzuk jokatuko ditu aurretik pilotaleku klasikoetan

Abel Barriola, artxiboko irudi batean. LUIS JAUREGIALTZO, ARGAZKI PRESS
Imanol Magro Eizmendi.
2017ko otsailaren 24a
13:19
Entzun 00:00:0000:00:00

Berak eskatu bezala, Iruñean jokatuko du azken partida Abel Barriolak. Azken partida Eibarren jokatuko zela zabaldu bazen ere hasieran, Aspek iritzia aldatu du. Eguna ere uste baino beranduago izango da, maiatzaren 6ean izango baita, larunbatez. Kontratua apirilean bukatzen zaio, baina data faltak medio, maiatzaren 5era atzeratu dute. Aurretik, dena den, jokatzen jarraituko du, eta litekeena da azken partidaren bat jokatzea Eibarren eta Tolosan. Behin kontratua bukatuta, Barriolak ez du Aspen jarraituko teknikari edo intendente posturen batekin.

Barriola ez da albiste den pilotari bakarr; izan ere, Aspetik jakinarazi dutenez Juan Martinez de Irujok eta Aitor Zubietak ezin jokatuta daude oraindik ere. Irujok ia urtebete darama geldirik, bihotzeko arazoen erruz; Aitor Zubietak, berriz, sei hilabetetik gora, belauneko lesio baten erruz.

Azkenik, Aspek kontratu berritzea eskainiko dio Julen Retegiri, eta Asegarcek, berriz, Oinatz Bengoetxeari. Bengoetxeari kontratu luzea eskainiko diote, eta ez da arazorik espero. Retegirekin aurki eseriko da Aspe, baldintzak adostu, eta, ahal bada, akordioa ixteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.