HOMOFOBIA

Bikote homosexual bati eraso egin diote Gasteizen

Inauterietan izan zen erasoa, igande goizaldean.

2017ko otsailaren 28a
15:04
Entzun 00:00:0000:00:00

Ser irrati kateak eman du gertatutakoaren berri. Gazte talde batek bikote homosexual bat iraindu zuen goizaldeko hirurak eta laurak bitartean, eta bikoteko kide batek aurre egin zien. Orduan, ukabilkadaka hasi zitzaion taldeko kide bat.

Udaltzaingora jo zuen bikoteak, erasoa salatzeko. Bertan, ordea, aholkatu zieten lesioen txostenarekin joateko. Eraso egin ziotenak Ser irrati kateari adierazi dio jada baduela txosten hori, eta LGTB kolektiboaren aholkularitza bilatu duela salaketa aurkeztu aurretik.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.