Euskal presoak
2.000 lagun bildu dira Baionan euskal presoen eskubideen alde
Frantziako Estatuak bizi osoko kartzela zigorra ezarri dieten presoen egoera salatu dute eta larri eri diren presoena.

Zehazkiago, larriki gaixorik dagoen Oier Gomezen egoera dute nabarmendute, baita azken 27 urte hauetan preso diren Frederic Haranburu Xixtor, Jakes Esnal, Ion Parot eta Unai Paroten euskal presoena.
Hasierako banderola atxikitzen zutenen artean, Sylviane Alaux diputatu sozialista zegoen. Berriki Oier Gomezen bisitatzera joana da, hain zuzen.
Hor zeuden baita André Darraidou Ezpeletako auzapez ohia zein Jean-Baptiste Salaberri Hendaiako auzapez ohia. Hauek berriki idatzia diote François Hollande Frantziako Estatuko presidenteari Jakes Esnal eta Frederic Haranburuen zigorrari epemuga jar dezan.
Bazegoen baita Philippe Poutou NPAko ordezkaria eta Frantziako presidentetzarako hauteskundeetako hautagaia. Halere, orohar, ez zen hainbeste politikaririk, nahiz eta usaiako ekologistak eta abertzaleak hor izan.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.