ETA-ren armagabetzea

"Porrota estaltzeko operazioa" izan da, Espainiaren arabera

Frantziako Barne ministro Matthias Feklen esanetan, "pauso handia" da armagabetzea.

Mariano Rajoy. BALLESTEROS
2017ko apirilaren 8a
07:26
Entzun 00:00:00 00:00:00

"Bere porrotetik onura politikoa ateratzeko ahalegina" izan da ETAren armagabetzea, Espainiako Gobernuaren ustez. Prentsara bidalitako ohar batean Mariano Rajoyren gobernuak aurreratu du ez duela armen gaineko adierazpenik egingo, Frantziako segurtasun indarrek haiek egiaztatzen amaitu bitartean. Dena den, nabarmendu du erakundea "garaitua" dagoela, "etorkizunik gabe eta buruzagiak preso" dituela.

Ordu batzuk lehenago hitz egin du Frantziako Barne ministroak. Galderarik ez du ametitu Matthias Feklek, baina esan du ETAren "aldebakarreko" desarmatzea "pauso handi bat" dela. Halaber, gogoan izan ditu "biktima guztiak" eta, bereziki, Espainiako poliziak eta guardia zibilak.

Feklek jakinarazi duenez, Frantziako Polizia 09:00az geroztik ari da lanean egiaztatzaileek emandako lokalizazioetan, armak emateko prozesua arriskurik gabe bururatu dadin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA