Hilberria

Urritzolako azken euskaldun zaharra hil da

Astelehenean hil zen Ignazio Etxarren, 84 urterekin. Urritzolako (Nafarroa) azken euskaldun zaharra zen. BERRIAk elkarrizketa egin zion 2014an.

2017ko apirilaren 13a
12:49
Entzun

Lau anai-arrebetan zaharrena zen Ignazio Etxarren, eta berak bakarrik jaso zuen euskara etxean. Bere ondorengoei ez die eman, eta duela hiru urte BERRIAk egindako elkarrizketan kontatzen zuen biloba zaharrena eskolan ari dela ikasten.

Labrit elkarteak dio azken euskaldun zaharra hil arren euskara gaztea dela Arakilgo lurretan, "belaunaldi berrien ahotan". Elkarte horrek lan andana egin du euskaldun zaharren ahotsa jasotzen, eta Etxarren ere elkarrizketatu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.