Venezuela

Hiru pertsona hil dituzte Venezuelan, protestetan

Ehunka lagun atxilotu eta dozenaka zauritu dituzte oposizioak deitutako manifestazioetan. Gobernuak liskarrak eragitea egotzi die manifestariei.

Manifestarien eta segurtasun indarren arteko enfrentamenduak izan dira bart Venezuelan. MIGUEL GUTIERREZ, EFE
2017ko apirilaren 20a
07:48
Entzun

Ez dago argi nork hil dituen, soilik tiroz hil dituztela. Zendutakoak 17 eta 23 urteko bi gazte eta militar bat dira. Horietaz gain, baina, 57 zauritu eta ehunka atxilotu ere badaude. Horiek dira bart Venezuelako hainbat hiritan oposizioak antolatutako manifestazioek utzitako datuetako batzuk. Ez, ordea, bakarrak.

Milaka lagun atera ziren atzo iluntzean kalera, presidentetzarako bozak aurreratzeko eta preso dauden oposizioko kideak askatzeko eskatzeko. Gobernuak, baina, segurtasun indarrei erasotzea eta istiluak eragitea egotzi die manifestariei. Militarraren heriotza bera ere haiei leporatu die Diosdado Cabello diputatuak: "Euren buruak baketsutzat dituzten horiek guardia nazional bat hil dute; horren bila zebiltzan, Capriles [oposizioko burua] eta haren hiltzaileak".

Gaurko ere protesta gehiago antolatu dituzte oposizioko taldeek. Aldiz, Nicolas Maduro presidentearen exekutiboak hitz egiteko gonbita egin die alde guztiei. "Prest nago aurkariekin bildu eta zenbait egia esateko; amai dezatela behingoz indarkeria olde hau", ohartarazi du estatuburuak. Hain zuzen, gobernuaren aldekoak ere irten ziren atzo kalera Maduroren politikagintza defendatu eta oposizioaren jarrera salatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.