Ikerkuntza

Abian da Ikergazte: 180 ikertzaile batuko dira gaurtik ostiralera bitartean Iruñean

UEUk bigarrengoz antolatu du topaketa; euskarazko ikerkuntza sustatzea du helburu, eta ikertzaile gazteen arteko sareak trinkotzea.

Ikergazteren hasierako hitzaldietako bat. IñIGO URIZ, ARGAZK PRESS
arantxa iraola
2017ko maiatzaren 10a
09:37
Entzun

Gaur goizean hasi da Ikergazte, nazioarteko ikerketa euskaraz egitea sustatzen duen kongresua. Iruñean da aurten. 180 ikertzaile inguruk parte hartuko dute, lantzen ari diren ikerketa alorrei buruzko aurkezpenak eginez. Gazte eta hasi berri izatea dute gehienek ezaugarria, eta euskaraz aritzea. Ehundik gora komunikazio eta poster aurkeztuko dituzte, jakintzaren hainbat arlotakoak. Aurten, antolatzaileek aparteko ahalegina egin dute, bereziki, gizarte gaiek ere tokia izateko kongresuan. Orain bi urte egin zen lehen aldiz Ikergazte, Durangon (Bizkaia).

Ikerketan sona eta ibilbide sendoa duten ikertzaile batzuek ere parte hartuko dute topaketan; Laurence Tresse astrofisikariak, Jose Ramon Etxebarria fisikariak, Arkaitz Carracedo onkologia molekularreko ikertzaileak eta Elin Haf Gruffydd Jones hizkuntza gutxituei buruzko ikertzaileak hitzaldiak egingo dituzte. Tailerrak eta mahai inguruak ere egingo dira, kongresuaren osagarri.

Kongresu honen babesleak NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoa, EHU Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Nafarroako Gobernua eta Iruñeko Udala dira.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.