"Esku artean ditugun datuekin ezin dugu ziurtatu berez burua beste egin zuenik", azaldu zuen Anguloren abokatuak. Estrangulaziogatik hil zela eta lepoan markak zituela azaldu du Goyoagak.
Bilbon egin du agerraldia Iñaki Goyoagak Askatasunako kideekin batera. Askatasunak salatu duenez, Roberto Sainz Aranjuezen bihotzekoak jota hil zen euskal presoa "ez zuten behar bezala artatu". Askatasunaren ustez, sendagileek arduragabe jokatu zuten ez baitziren Sainzen osasun egoera larriaz ohartu. Bihotzekoak jota hil zen Sainz eta sendagileek haizeen aurkako tratamendua besterik ez ziotela jarri azaldu du Askatasunak.
Era berean, Askatasunak bat egin du ostegunerako ezker abertzaleak egin duen greba deialdirekin.
presoak