Albistea entzun

LGTBI KOMUNITATEAREN EGUNA

"Gorroto" diskurtsoen aurka, kalera aterako dira ekainaren 28an

Manifestaziora deitu du Bizkaiko E28 koordinakundeak datorren asteazkenerako, LGTBI komunitatearen egunean. Borrokaren "merkantilizazioaren" aurka agertu dira.

Iazko manifestazioa, Bilbon. /
Iazko manifestazioa, Bilbon. / Marisol Ramirez/Argazki Press

Berria -

2017ko ekainak 22 09:12

LGTBIfobia eta gorroto diskurtsoen aurka borrokatzeko eta komunitatearen eguna ospatzeko mobilizatuko da Bizkaiko E28 koordinakundea, No es libertad de expresión, gorrotoa baino ez da lelopean. "Sistema heteropatriarkal baten aurka borrokatzen gara, botere ardatzen bitartez indarkeria sortzen duela ahaztu gabe", esan dute koordinakundeko kideek.

Horrela, aurten ere askotariko "indarkeria eta gorrotoa" jasan dutela salatu dute. "Autobus transfoboak, trans pertsonentzako hormona hornidura falta eta markak hautsi dituzten erasoak jasan ditugu". Ildo horretan, Txetxeniako kasua nabarmendu dute: "Torturatu eta erailtzen ari diren gizon gay eta bisexualak gogoan ditugu". Europako gobernuen "interes" falta ere aipatu dute, "LGTB+ etorkinen babes eskaerak erantzuterakoan".

Diskurtso horiek sexu orientazioaren eta genero identitatearen aurkako "gorroto delituen hitzaurre eta oinarri ideologiko" direla uste dute. Horregatik, "LGTB+ legedi integral" baten proiektua erdiesteko eztabaida zabaltzeko beharra dago, haien iritziz.

"Merkantilizaziorik" gabe

E28 koordinakundeak "merkantilizaziorik" gabeko ospakizuna nahi du, aniztasuna ospa daitekeen helburu "kapitalistarik" gabea. "LGTB+fobiarik gabeko Bilbo nahi dugu, eta, horretarako, ezin dugu zikinkeria ezkutatu ortzadar koloreko alfonbra baten azpian, gure irudia garbitu eta mapan agertzeko. Ez dugu Bilbo friendly bat nahi; gure borroka eta eskubideekin konprometitzen den Bilbo bat behar dugu".

Ekainaren 28a "borroka" eguna dela adierazi dute, baina ospakizuna ere bai. "Ospa dezagun Harrotasunaren Eguna gure existentzia, ikusgarritasuna, errealitateak eta harremanak aldarrikatzeko eguna gisa, geldiarazi nahi gaituen sistema baten pean zutik jarraitzeko egun gisa". Manifestazioa 19:30ean abiatuko da, Bilboko Plaza Eliptikotik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Heriotzak lehengora itzuli dira Gipuzkoan ez beste tokietan

Heriotzak lehengora itzuli dira Gipuzkoan ez beste tokietan

Mikel P. Ansa

2020an heriotzak izugarri ugaritu ziren, eta 2021ean lehengora itzuli dira, iaz baino 2.700 jende gutxiago hilda. Gipuzkoan heriotzak ez dira hain nabarmen gutxitu, eta Iparraldean ugaritu egin dira. Grafiko interaktiboak, albistearen barruan.

Dozenaka herritar Tuterako Epaitegi parean eginiko protestan, gaur. ©Europa Press

Epaileak behin-behinean espetxeratu du Sara Pinaren senarra

Uxue Rey Gorraiz

Tuteran emaztea hiltzea egotzita atxilotutako gizonezkoa Madrilera eraman zuten atzo, eta Nafarroara ekarri zuten ondotiik.Tuterako Auzitegiko 2. Instrukzioko Epaitegian deklaratu du gaur goizean. Dozenaka herritarrek protesta egin dute, hilketa gaitzesteko.

Parisen eginiko protesta baten irudi bat. ©IAN LANGSDON

Frantziako Parlamentuak sexu orientazioa aldatzeko «terapiak» debekatu ditu

Nagore Arin

Frantziako Parlamentuak aho batez onartu du Frantziako Asanblearen lege proposamena. Aurrerantzean, hiru urterainoko kartzela zigorra ezarri ahalko diete praktika horiek egiten dituztenei.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.