Noiz sortua: 2017-09-04 12:24:22

Literatura

John Ashbery poeta hil da

AEBetako poetarik esanguratsuenen artean zuten adituek, eta eragin handia izan du Europako lirikan ere.

John Ashbery poetaren erretratu bat
John Ashbery poetaren erretratu bat Tamaina handiagoan ikusi

Iñigo Astiz -

2017ko irailak 4

Hermetismotik gertukoa izan da maiz haren poesia, eta hark ere ez du ukatzeko lanik hartu: “Nik uste dut nire poesia zerbaiti buruzkoa dela, baina ez dut arrastorik ere zeri buruzkoa”, aitortu zuen 2014an El Cultural aldizkariari emandako elkarrizketa batean. Eta, halere, nabarmena izan da haren eragina AEBetako XX. mendeko poesiagintzan, eta are Europako lirikan ere. Literaturako Nobel sarirako maiz aipatu izan da haren izena, eta, besteak beste, Pulitzer saria jasotakoa da. “Musikalki pentsatu ohi dut nire poemez”. Hogei poema liburuko lan, hainbat saiakera lan eta Jame Schulyler poetarekin elkarlanean idatzitako eleberri bat argitaratu ostean, 90 urterekin hil da John Ashbery (Rochester, New York, 1927- Hudson, New York, 2017).

Margolari izatekotan egon zen gaztetan, baina poesiak harrapatu zuen. Mutilentzako baino ez zen barnetegi batean egin zituen ikasketak gaztetan. Han hasi zen W. H. Auden eta Dylan Thomas poeten liburuak irakurtzen, eta han deskubritu zuen bere homosexualitatea ere, bere poemetan kontatu izan zuenez. Unibertsitate ikasketen ostean, Herald Tribune egunkariaren Europako edizioaren zuzendari izan zen hainbat urtez, eta Parisen izan zen horretarako.

Harold Bloom kritikari ezagunak historiara pasatuko ziren izen gutxien zerrendan aipatu zuen Ashberyrena. Walt Whitman, Emily Dickinson, Wallace Stevens eta Hart Crane poetekin batera ikusten zuen kritikariak ipar amerikarra. Eta Ashberyk berak 1972an kaleratutako saiakera batean idatzi zuen idatziz zein zen bere ustez poetaren egitekoa. “Poetaren kezka nagusia da artelanari bizitza ematea, halako moldez ezen ezinezkoa suertatuko baita hura azaltzen saiatzea”.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Osakidetzako langile bat Txagorritxuko laborategi batean lanean. ©Gorka Rubio, Foku

Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du Osakidetzak arriskuan jarri dituela langileak

Ainhoa Larretxea Agirre

ESK sindikatuak aurkeztu zuen salaketa, eta ekainaren 16an egin zuten epaiketa. Sindikatuak Nekane Murga Osasun sailburuaren eta Osakidetzako zuzendaritzaren dimisioa eskatu du. 

Jendea paseoan, konfinamendua arintzeko lehen fasean. ©JON URBE/ FOKU

Jaurlaritzak ziurtatu du COVID-19aren agerraldiak «kontrolatuta» daudela

Irati Urdalleta Lete

Beste hamalau positibo eta hiru hildako daude. Jaurlaritzak pentsatu du neurriak areagotuko dituela jende pilaketak «mantenduz eta orokortuz» gero

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna