Kataluniako erreferenduma

Milioi bat boto paper "agertu" dira Bartzelonako unibertsitateko atarian

Boto paperak Katalunia osoan banatzeko eskatu die Ciuxartek bertan bildutakoei, adieraziz "ofizialak" direla.

Erreferendumerako materiala banatzen, unibertsitateko klaustroan. BERRIA
2017ko irailaren 24a
10:45
Entzun 00:00:0000:00:00

Omniumeko buru Jordi Cuixartek jakinarazi du berria: "Dokumentu batzuk iritsi dira. Boto paperak dira eta Katalunia osotik banatzeko eskatzen dizuegu". Orotara milioi bat inguru direla azaldu du Cuixartek, eta "ofizialak" direla iragarri du, aurretik Guardia Zibilak atzemandakoak ordezkatzeko. 

Ordea, ez dira Bartzelonara bakarrik heldu, antolatzaileek jakinarazi dute Katalunia osoan "agertu" direla boto paperez betetako kaxak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.