Kataluniako erreferenduma

Europako Batzordera joko du Colauk bitartekaritza eske

Bartzelonako alkateak gutuna bidali die Europako 27 alkateri, babesa eskatzeko.

Ada Colau, artxiboko irudi batean. MARTA PEREZ, EFE
2017ko irailaren 28a
17:11
Entzun

Espainiako demokrazian aurrekaririk ez duten egitateak ari dira gertatzen, besteak beste 700 alkateren aurkako atxilotze mehatxuak, gobernuaren webguneen itxiera eta Kataluniako Gobernuko goi kargudunen atxiloketak", dio Bartzelonako alkate Ada Colauk Europako 27 alkateri bidalitako gutunean. Bertan ohartarazten du neurri horiek guztiek ez dutela konponduko "Kataluniako gatazka", arazo politikoa izanik soilik bide politikoetatik konpon daitekeelako.

Colauk nabarmentzen du idatzian ez datorrela bat Generalitateak abiatutako alde bakarreko bidearekin, baina salatzen du Espainiak bultzatutako "errepresiozko neurriek" jauzi kualitatibo bat adierazten dutela "Kataluniako gatazkaren judizializazioan". Hala, adierazten du Europak ezin diola entzungor egin "oinarrizko eskubide eta askatasunak arriskuan" dauden egoera bati, horiek babestea izanik haren sorreraren oinarrietako bat.

Era horretan, Bartzelonako alkateak iragartzen du eskatuko diola Europako Batzordeari zabal dezala bitartekaritza eremu bat non tokia izango duten Espainiako Gobernuak eta Generalitateak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.