KATALUNIAKO ERREFERENDUMA

Elkarbizitza lehenetsiko dute mossoek igandean, agindu judizialen gainetik

Elkarbizitza jarriko dute guztiaren aurretik mossoek igandean. Hala esan du Joaquim Forn Barne Kontseilariak Segurtasun Batzordeko bileratik atera denean. Epailearen agindua ere ebidentzia bat dela eta mossoei hori betetzea dagokiela onartu du, baina, elkarbizitza horren aurretik dagoela uste duenez, hori zaintzen ahaleginduko da Generalitatea igandean.

jarraia145649.jpg
2017ko irailaren 28a
18:50
Entzun

Bileran irizpide hori gailentu dadin saitu dira, eta bakoitzaren eskumenak argi uzteko ahalegina egin dute. Igandean saritzea dagokion polizia mossoak direla ohartarazi du, eta haiek elkarbizitza zaintzeko irizpideari jarraituz arituko direla argi utzi. Hala ere, epailearen agindua betetzen ere saiatuko dira, mossoei egitea dagokielako, baina, elkarbizitza jarriko dute aurretik. Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak gauza bera egiteko itxaropena azaldu gainera Fornek, bileratik atera denean: "Irizpide berberak ditugu".

Ez dira denak gauza bera esaten atera bileratik. "Aginte judizialari men egin behar zaiola" eta erreferendumerako asmoetan atzera egiteko eskatu dio Gobernuari Jose Antonio Nieto Espainiako Segurtasuneko Estatu Idazkariak bileran. Handik atera denean esan du Puigdemontek jakinarazi diola ez duela atzera egingo. Hala ere, ez dela egingo erreferendumik berretsi du Nietok: "Legalitatearen defentsa, zuzenbide estatuaren babesa eta elkarbizitza baketsua" ezarrituko dituela.

Palau de Pedralbesen egin dute bilera, Bartzelonan. Puigdemontek deitu zuen, eta han izan dira, bi horiez gain, besteak beste, Josep Lluís Trapero Mossos d'Esquadraren burua, Enric Millo Espainiako Gobernuaren ordezkaria eta Diego Perez de los Cobos Espainiako Segurtasun idazkaritzako zuzendaria.

Fornek "buruargi" jokatzeko eskatu die herritarrei eta Kataluniako Gobernuari, urriaren 1eko erreferendumean mossoak "atakan" ez jartzeko. "Saihestu egin behar dugu. Poliziak badu berez dagokion egitekoa, bete beharko duena, baina ezin dugu eztabaidaren erdigune bihurtu, batzuk nahiko luketen gisa, haiek desgastatzeko", adierazi du Fornek.

Barne kontseilariak ziurtatu duenez, mossoek agindu judizialak betetzeko hartuko dituzten neurriak "moldatu" egingo dituzte, proportzionaltasun printzipioa betetzeko, "milaka pertsona haien iritzi politikoa adierazteko kalera irtengo diren unean".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.