Kataluniako erreferenduma

Euskal Herriko ikuskatzaileak

[youtube]https://youtu.be/GpMjvJSAru0[/youtube]

BerriaTB
2017ko irailaren 30a
17:31
Entzun

Centre per la Defensa dels Drets Humans Irídia elkarteak gonbidatuta, hainbat lagun Bartzelonan dira biharko erreferenduma ikuskatzeko. Haietako batzuekin hitz egin du BERRIAk.

Arantz Estomba abokatua da bat. Ikuskatzaile lana egitera ez ezik, babesa ematera joan da nazioarteko beste hainbat abokaturekin, badazpada, beharrezkoa bada bere zerbitzuak eskaintzeko eta bermatzeko giza eskubideak ez direla urratzen. Julen Nafarrate kazetaria ere gonbidatu dute, eta ikuskatzaile lanak egingo ditu. Dena modu garbian egiten dela bermatzea izango da haren lana. 

Horiez gain, Udalbiltzako ehun bat hautetsik biharko galdeketan parte hartuko dute nazioarteko gonbidatu gisa, Independentziaren aldeko Udalerrien Elkarteak (AMI) gonbidatuta. Horiek ere behatzaile lanetan ibiliko dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.