Musika

Glaukomak, Gatillazok eta Soziedad Alkoholikak joko dute Hatortxu Rock jaialdian

Euskal preso politikoei elkartasuna adierazteko jaialdia heldu den abenduaren 16an izango da.

Evaristo Paramosen Glaukoma taldea Hatortxu Rock jaialdian izango da. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
Naiara Elola.
2017ko urriaren 9a
13:00
Entzun

Zuek gabe, etenik ez lelopean egingo da Hatortxu Rock jaialdiaren 21. aldia, Atarrabian (Nafarroa), eta bertan parte hartuko duten musika taldeen berri ematen hasiak dira antolatzaileak. Oraindik kartela erabat osatu gabe duten arren, Gatillazo, Glaukoma, Los Zopilotes Txirriaos, Rude Pride, Soziedad Alkoholika, Skakeitan, Willis Drummond, Huntza, Woman Powah, Xavi Sarria, Anita Parker eta Desakato taldeak baieztatuta daude.

Oraindik, hiru hilabete ere ez dira igaro joan den uztailaren 28 eta 29an, Lakuntzan (Nafarroa), jaialdiaren 20. aldia ospatu zutela. Ekitaldi “arrakastatsu” hartan parte hartu zutenei, Atarrabiako jaialdira joateko gonbita egin diete antolatzaileek. Izan ere, gogorarazi dute egun 316 euskal preso politiko daudela Espainiako eta Frantziako espetxeetan urrunduta. “Boluntario, musikari eta ikusleak berriz elkartu gaitezen denak etxera ekartzeko”, gaineratu dute.

Sarrerak www.hatortxurock.eus webgunearen bitartez eros daitezke.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.