ZIENTZIA

Neutroi izarren talka batek sortutako grabitazio uhinak eta argia batera neurtu dituzte lehenengoz

Grabitazio uhinen aurkikuntzarekin astrofisikaren arloan irekitako ate berria zabaltzera dator aurkikuntza.

LIGO eta Virgo ikerketa taldeetan egin dute aurkikuntza.
Juanma Gallego.
2017ko urriaren 16a
08:00
Entzun

130 milioi argi urtera dagoen NGC 4993 izeneko galaxian bi neutroi izarren arteko talka atzeman dutela ezagutarazi dute gaur arratsaldean. Talkari buruzko informazioa erradiazio elektromagnetikoaren zein grabitazio uhinen bitartez jaso dute. Lehenengo aldia da grabitazio uhinen bidez atzemandako gertaera bat teleskopioaren bitartez berresten dutena. Adituek diote astrofisikaren aro berri bat zabaldu dela horri esker. Besteak beste, aurkikuntzak bidea ireki du gamma izpien jatorria zein den eta elementu kimiko asko nola sortzen diren jakiteko.

Ameriketako Estatu Batuetako LIGO eta Italiako Virgo grabitazio uhinen behatokietan egin dute aurkikuntza. Emaitzak, besteak beste, Nature eta Nature Astronomy aldizkarietan argitaratu dituzte, zazpi ikerketa artikulutan. 70 behategitako 1.500 zientzialarik parte hartu dute aurkikuntzan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.