Noiz sortua: 2017-11-09 12:51:11

Nortzuk dira parlamentuko mahaiko kide auzipetuak?

Gorenean auzipetuta daude Carme Forcadell presidentea, Lluis Guino presidenteordea, Lluis Corominas presidenteorde ohia, Anna Simo, Joan Josep Nuet eta Ramona Barrufet idazkariak.

Joan Josep Nuet eta Anna Simo mahaiko kideak, Gorenera sartzen. /
Joan Josep Nuet eta Anna Simo mahaiko kideak, Gorenera sartzen. / Zipi/EFE

Berria -

2017ko azaroak 9

Gobernuko kontseilariei bezala, mahaiko presidenteari eta bost kideei ere matxinada, sedizioa eta diru publikoa oker erabiltzea leporatzen diete. Baina nortzuk dira auzipetuak?

Carme Forcadell

ERCko kidea da, eta baita parlamentuko mahaiko presidentea ere 2015etik. Lehendik ere auzipetua dago Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusian, parlamentuan erreferendumari buruzko eztabaidari bide emateagatik, Espainiako Auzitegi Konstituzionalari desobeditu izana egotzita.

Parlamentuko presidentea izan aurretik ANC Biltzar Nazional Katalaneko presidentea izan zen Forcadell, 2011tik 2015era arte. Horretaz gain, Plataforma Per La Llengua-ko kidea da 1993tik, eta baita Sabadelleko Ominumeko zuzendaritzako kidea ere.

Lluis Guino

Generalitatean aldaketak egin zituzten aurtengo uztailean, eta orduan izendatu zuten Junts Pel Siko diputatua mahaiko presidenteorde. Horretaz gain, Besaluko (Girona) alkatea ere bada. Junts Pel Si eta CUPeko didputatuen babesa jaso zuen Guinoren hautagaitzak.

Gironako Diputazioko kide ere izan zen Guino 2001etik 2007ra, eta Kataluniako Herri eta Lurralde Elkargoko zuzendaritzako kidea ere bada.

Lluis Corominas

Uztailean Generalitatean aldaketak egin zituztenean, ordura arte Junts Pel Siko talde parlamentarioko buru izandako Jordi Turull izendatu zuten gobernuko bozeramaile, eta hark utzitako hutsunea bete zuen Corominasek. Ordea, aurretik mahaiko presidenteordea izan zen. Hortik Gorenak hura ere auzipetu izana, independentzia deklarazioa ahalbidetzea leporatuta.

Zuzenbidean lizentziatua da, eta Castellar del Vallesko alkate izan zen 1992 eta 2004 bitartean. Convergencia Democratica de Catalunyako kidea izan da hainbat urtez, eta hainbat kargu izan ditu alderdian bertan ere. Egun, Partit Democratako kidea da Junts Pel Si koalizioaren barnean.

Anna Simo

Mahaiko lehen idazkaria eta ERCko kidea da Simo. Mahaiko presidentearekin eta beste hainbat kiderekin batera auzipetu zuten hura ere, Konstituzionalari desobeditzea egotzita.

Mahaiko kide izan aurretik, 2003 eta 2006 bitartean, Ongizate eta Familia kontseilari izan zen. Filologian lizentziaduna da, eta urte luzez lan egin izan du hizkuntz normalizazioaren arloan. Alderdiko zuzendaritzako kidea eta eleduna ere bada Simo 2011tik.

Joan Josep Nuet

Parlamentuko mahaiko hirugarren idazkaria eta Catalunya en Comuko kidea da Nuet. Geografia eta Historian lizentziaduna da; EUiAko sortzaileetako bat izan zen, eta 2006an Madrilen aritu zen senatari lanean.

Nuetek helagitea aurkeztu du Gorenean bere auzipetzearen aurka, argudiatuta Trantsiziorako Legearen bozketan abstenitu egin zela eta, urriaren 27an, independentzia deklarazioa onartu eta prozesu konstituziogilea abian jarri zenean aurka bozkatu zuela.

Ramona Barrufet

Parlamentuko mahaiko laugarren idazkaria da Barrufet. CDCko kide izan da hura ere hainbat urtez, eta egun Partit Democratako kidea da.

2015eko legebiltzarrerako bozetan Junts Pel Siren Lleidarako zerrendetan aurkeztu zen, eta diputatu aukeratu zuen. Horretaz gain, Arbecako alkate ere izan zen 2005etik 2007ra. Aurtengo maiatzean, Simorekin, Forcadellekin eta Corominasekin batera joan behar izan zuen deklaratzera Kataluniako Auzitegi Nagusira, Konstituzionalari desobeditzea egotzita.
 

Albiste gehiago

Apirilaren 2an eguneratua, 13:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 10.022 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 555 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 2.459 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Gizon bat, Zagreben. ©ANTONIO BAT / EFE

Sakelakoen kokapena jasoko du Madrilek

Berria

Telefonica, Orange eta Vodafone konpainiek euren sareak erabiltzen dituzten sakelakoak non dauden kontrolatuko dute, eta informazioa Madrilgo Gobernuari emango diote. Koronabirusaren aurkako borrokan, populazioaren inguruko mugimenduei buruzko datuak biltzea da asmoa, Madrilen arabera, eta, gaineratu duenez, ikerketak ez ditu “gizabanakoen mugimenduak atzemango”, baizik datu “anonimoak eta multzoka”.

Murga, Urkullu eta Beltran de Heredia, diputazio iraunkorrean telematikoki azalpenak ematen. ©/ Irekia

Oposizioak «gardentasun falta» egotzi dio Urkulluri

Irati Urdalleta Lete

Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak azalpenak eman ditu Eusko Legebiltzarreko diputazio iraunkorreko bilkuran, EH Bilduk hala eskatuta. Argudiatu du «osasun arduradunen ezagutzan eta unean-unean izan dugun informazioan oinarrituta» jokatu dutela.

Donostiako ospitaleko langile batzuk, mobilizazio batean ©Jon Urbe (Foku)

Osasuna bermatzen ez duten enpresak, fiskaltzara

Jokin Sagarzazu

LABek langileen kexak igorriko dizkio, zigor instrukzioko prozesuak ireki ditzala eskatzeko. Ohartarazi du oinarrizko zerbitzu batzuk «kolapsoan» daudela. ELAk, berriz, materiala bermatzeko eskatu dio EAEko Auzitegi Nagusiari.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna