Bertso txapelketa nagusia

Igor Elortza aurrena Donibane Lohizunen

Maialen Lujanbio izan da bigarrena, eta azken finalaurrekoan gertatuko dena jakin gabe ere, bi horiek BECerako lekua ia segurua dute.

Igor Elortza gaurko saioko irabazlea, lehenengo finalaurreko saioan, Bastidan (Araba). JUANAN RUIZ, ARGAZKI PRESS
Oihana Elduaien Uranga.
2017ko azaroaren 26a
20:05
Entzun

2.280 lagun elkartu dira Donibane Lohizuneko frontoian Bertso Txapelketa Nagusiko azken aurreko finalaurrekoan.  Eta honela gelditu da sailkapena:

1.  Igor Elortza 710 puntu
2.  Maialen Lujanbio 707,5
3. Julio Soto 671
4. Jone Uria 668,5
5. Agin Laburu 634,5
6. Iñaki Apalategi 633,5

Finalaurreo bakarra falta da BECeko aulkietan nor eseriko den argitzeko. Larunbatean jokatuko da Iruñean azken saio hori. Iruñean gertatzen dena ikusi aurretik ere, seguru samar esan daiteke Maialen Lujanbio, Igor Elotza, Sustrai Colina eta Beñat Gaztelumendi barruan daudela. Abesteko falta direnen artean Aitor Mendiluzek eta Aitor Sarriegin dute aukerarik handiena, eta badirudi Miren Amuriza, Oihana Iguaran eta Jon Maia direla azken txartela lortzeko aukera gehien dutenak. Honela dago sailkapena:

Kartzelako gaia: “Gezurra esan duzu, baina merezi izan du”.

Maialen Lujanbio izan da Donibane Lohizuneko kartzelako ariketan abesten aurrena.

Migratzailea, Algeciras pasa berri
“15 urte dauzkat esan dut
Ez al daukat ume planta”
(...)
“Nik ere ez dakit ia bidean
zenbat urte joan diran da”

Elortza bortxaketa bateko epaiketan baten, lekuko. Bortxaketa ikusi egin duela esan du: 
“Gezurra ere esan daiteke 
egia ez bada sinesten”

Uria ikasketetan nota onak jasotzeak emandako estatusa aprobetxatzen:
“Gezurra esan dut. Niri andereñok
dena sinisten dit-eta”

Bortxaketa jasan duenaren gorpuan jarri da Soto ere, eta Elortzak bezala, esan du ikusi egin zuela bortxaketa bat. Honek zehaztu du sanferminetakoa zela.

“Nik uste neska gaixoak
hainbeste merezi dula”

Apalategik zazpigarren Tourra irabazi du, dopatuta.

“Nere atzetik iritsi dana
garbi balego bezala”

Aitona itsu gelditzen ari dela esan dio medikuak Labururi, baina honek aitonari ez esatea erabaki du.

“Zalantza daukat telebistaren 
aurrean jartzen etzanez
Ez ote ginen ari elkarri
gezur txikiak esanez”

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.