Madrilek Generalitatearen kanpo ordezkaritzetako langileak kaleratu ditu
Kanpo ordezkaritzetakko langileak beste erakunde batzuetara aldatzeko aukera aztertu du Generalitatearen Kanpo Harremanetarako kontseilaritzak, baina gehienek lana galduko dute, Kataluniako hainbat hedabidek jakinarazi dutenez.

Paris, Londres, Berlin, Lisboa, Viena, Washington, Kopenhage eta Erromako ordezkaritzetako langileek lanpostua galduko dutela adierazi dute Kataluniako hainbat hedabidek, ANC elkarte subiranista iturri aipatuta. Langileek lehiaketa publiko bidez lan kontratu mugagabea lortu duten kasuetan ere ez dute postua mantenduko, informazio horien arabera.
Espainiako Atzerri ministerioak delegazioak ixteko agindu arren, langileei haien lan postuetara joateko baimena eman zien barne kudeaketarekin eta kudeaketa adimnistratiboarekin lotutako beharrak egiteko. Generalitatearen Kanpo Harremanetarako kontseilaritzak langileak beste erakunde publiko batzuetara aldatzeko aukera aztertu du, baina azkenean ez da langileen leku aldaketarik izango eta lan postua galduko dute.
Kaleratze eskutitzean, Aleix Villatoro Kanpo Harremanetarako idazkariak dio "Atzerri ministerioaren aginduei jarraiki" 155 artikuluaren aplikazioaren ondorioa lan kontratuak bertan behera gelditu direla.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.