Korsika

Nazionalistek irabazi dute Korsikako lehen itzulia

Gilles Simeoniren zerrendak eskuratu ditu botoen %45.

Jean-Guy Talamoni eta Gilles Simeoni Korsikako erakunde gorenetako buruak. CHRISTOPHE PETIT TESSON / EFE
2017ko abenduaren 3a
21:04
Entzun 00:00:0000:00:00

Inkestek iragarritakoa bete egin da. Simeoni, Femu a Corsicako burua zena, Pe a Corsicaren zerrendaburua da bozetan. Jean-Guy Talamoni Corsica Liberako liderra bosgarrena da zerrendan. 2015eko bozetako bigarren itzulian elkartu ziren bi korronteak, eta autonomismoa gailendu da koalizioan.

Bigarren tokian, botoen %14,97 lortu ditu Jean Martin Mondoloniren eskuineko zerrendak. Harengandik oso gertu eta puntu bakarreko aldearekin geratu da Jean Charles Orsucci, ANDA por Dumanekoa. Eurak dira Eliseoaren pentsamenduetatik gertuen daudenak. 

Astebete barru egingo dute bozetako bigarren itzulia. Baina zail dirudi nazionalistek atzera egitea. Hala, hauteskundeak irabazita eta lurralde kolektibitatearen estatusaren gidaritza esku artean, autonomismoan sakontzea da abertzaleen asmoa. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.