Libiatik immigranteak aberriratzeko plana martxan da

Urte amaierarako, Libian dauden 15.000 immigrante aberriratuko dituzte, IOM Nazioarteko Migrazio Erakundeak adierazi duenez. AI Amnisty International erakundeak, berriz, Europako estatuak immigrante eta errefuxiatuek jasaten dituzten tortura eta gehiegikerien "konplizetzat" jo ditu. 

Errefuxiatuak Libiako kostan. STRINGER, EFE
2017ko abenduaren 12a
18:59
Entzun

Immigranteek Libian jasaten dituzten gehiegikeriak agerian geratu ostean, NBE Nazio Batuen Erakundeak, EB Europako Batasunak eta AB Afrikako Batasunak atxilotze kanpalekuetan dauden immigrante eta errefuxiatuak aberrirazeko erabakia hartu zuten, Boli Kostan eginiko bileran, EBren eta ABren arteko goi bilera aprobetxatuz. "Aberriratzeko borondatea" dutenei euren herrialdeetarako bidaia erraztea dute helburu erakundeek. IOMren arabera, urtea amaitu baino lehen 15.000 lagun mugituko dituzte Libiatik, besteak beste, Nigeriara, Gineara, Malira eta Senegalera. UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariak ere "premiazko deia" egin die estatuei, 1.300 lagun birkokatu ahal izateko.

Bestalde, Amnisty Internationalek errefuxiatuek jasaten dituzten torturen eta gehiegikerien "konplizetzat" jo ditu Europako estatuak, Libiako kostazainen, agintarien eta mafien "esplotazioa bultzatzen duen sistema" babesteagatik. Erakundearen arabera, Europak atxilotze zentroetan gertatzen dena ezkutatzen du, immigranteek Mediterraneo itsasoa zeharkatzea ekiditeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.