Zinema

‘Handia’ filma Iparraldeko zinema aretoetan estreinatuko dute urtarrilaren 24an

Altzoko erraldoiaren bizitzaren kontakizuna Gabarra Films eta Euskal Kultur Erakundearen elkarlanari esker ikusi ahal izango da Ipar Euskal Herrian.

'Handia' filmeko eszena bat. BERRIA
Naiara Elola.
2017ko abenduaren 15a
16:14
Entzun

Iragan urriaren 20a estreinatu zen Handia filma Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zinema komertzialetan. Ordutik, 90.000 lagunek ikusi dute Jon Garaño eta Aitor Arregiren azken lana. Hala, urtarrilaren 24tik aurrera, euskal herritar guztiek izango dute pelikula ikusteko aukera.

Dena den, urtarrilaren 24a baino lehen, aurrestreinaldiak izango dira Ipar Euskal Herriko hainbat hiri eta herritan, Donibane Lohizunen, Hazparnen, Kanbon, Maulen, Donibane Garazin eta Donapaleun kasu.

Hain justu aste honetan jakin da Espainiako Zine akademiak ematen dituen Goya sarietarako 13 izendapen lortu dituela. Bera da izendapen gehien lortu dituen filma. Otsailaren 3an emango dituzte sariak, eta orduan jakingo da zenbat eskuratzen dituen azkenean. "Hamahiru izendapenekin ez zara ari aktore bat edo argazki zuzendari bat errekonozitzen, taldea osoa baizik, eta inportantea da hori guretzat",  esan zion Aitor Arregi zuzendariak BERRIAri.

Altzoko Handia izenez XIX. mendean ezagun egin zen Migel Joakin Eleizegiren bizitzan oinarritutako kontakizuna da.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.