Abeltzaintza
350 pertsona bildu dira Barkoxeko ahate hazkuntzako arduradunaren sostenguz
Ostiraleko 14:00etan deitua zen Barkoxeko Ühartia ahate hazkuntzako arduraduna Mauleko jendarmerian deklaratzera, prokuradorearen aginduz. Tenore berean 350 pertsona bildu dira jendarmeria parean ELB sindikatuaren deialdiarekin bat eginez.

Joan den apirilean Barkoxe, Gabadi eta Domintxineko ahate eta oilasko hazkuntzetan kabalen hiltzea oztopatu izana ez du begiko izan, dirudienez, Paueko prokuradoreak. Baionakoak ez bezala Paueko prokuradoreak inkesta ireki du hazkuntzen aitzinean egin ziren elkarretaratzeak eta kabala hiltzeen oztopatzeko mugimenduen ikertzeko —Barkoxe Paueko prokuradorearen eremuan da, eta Gabadi eta Domintxine Baionakoan—.
Horregatik zen deitua Ühartiako arduraduna jendarmerira ostiral honetan eta Barkoxeko auzapeza ere aitzineko egunetan. Hazkuntzen sostengu mugimendua ELBk bultzatzen badu ere, hainbat hautetsik bat egiten duten laborarien defentsan, hala nola Mixel Etxebest Mauleko auzapeza, elkarretaratzean ere present zena.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.