Joan den apirilean Barkoxe, Gabadi eta Domintxineko ahate eta oilasko hazkuntzetan kabalen hiltzea oztopatu izana ez du begiko izan, dirudienez, Paueko prokuradoreak. Baionakoak ez bezala Paueko prokuradoreak inkesta ireki du hazkuntzen aitzinean egin ziren elkarretaratzeak eta kabala hiltzeen oztopatzeko mugimenduen ikertzeko —Barkoxe Paueko prokuradorearen eremuan da, eta Gabadi eta Domintxine Baionakoan—.
Horregatik zen deitua Ühartiako arduraduna jendarmerira ostiral honetan eta Barkoxeko auzapeza ere aitzineko egunetan. Hazkuntzen sostengu mugimendua ELBk bultzatzen badu ere, hainbat hautetsik bat egiten duten laborarien defentsan, hala nola Mixel Etxebest Mauleko auzapeza, elkarretaratzean ere present zena.