AUSTRALIA

Auto batek hainbat lagun harrapatu ditu Melbournen

Bi pertsona atxilotu dituzte. Poliziak adierazi duenez, "nahita" harrapatu dute jendea, eta gutxienez hamabost lagun zaurituta daude.

Melbourneko (Australia) harrapaketan kaltetutako autoetako bat. JOE CASTRO, EFE
Berria
2017ko abenduaren 21a
15:18
Entzun 00:00:00 00:00:00

Abiada bizian zihoan noranahiko ibilgailu batek hainbat pertsona eraman ditu aurrean Australiako Melbourne hirian, oinezkoentzako kale batean, Flinders Street tren geltokitik gertu. Gutxienez hamabost lagun zauritu ditu; besteak beste, larri dagoen haur bat.

Poliziak bi lagun atxilotu ditu harrapaketa dela eta. Ustez, atxilotuetako bat ibilgailuaren gidaria da. Poliziak adierazi du harrapaketa "nahita" eginikoa izan dela, baina oraindik ez dagoela argi erasotzaileen motibazioa zein izan den.

 

 

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA