Ezbeharra

Gizon bat hil da Ezterenzubin, zuhaitz bat auto gainera erorita

60 bat urte zituen hildakoak, izpurarra. Oihan batetik hurbil gertatu zen ezbeharra, atzo eguerdian

Nora Arbelbide Lete.
2017ko abenduaren 31
16:21
Entzun 00:00:0000:00:00

Ezterenzubiko (Baxenabarre) Orion oihanaren bazterretan, Iratiko bidean. Pekada ihiztatzeko asmoarekin hurbildua zen hara eguerdi aldera. Zuhaitz batek harrapatu zuen auto barnean. Egun hauetan eragiten ari den haize azkarrak botata, itxura guztien arabera. Suhiltzaileek autotik ateratzea lortu zuten gizona, baina jadanik ordurako bihotza gelditua zuen. Larrialdietako medikuntza zerbitzua helikopteroz laguntzera iritsi zitzaien, baina beranduegi zen ordurako. 60 bat urte zituen gizonak, izpurarra zen, irakasle izandakoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.