Albistea entzun

Ekonomia

35 orduko lan astea baliogabea dela berretsi du Gorenak

2016ko abenduan EAEko Auzitegi Nagusiak eman zuen epaia berretsi du Gorenak, eta Jaurlaritzari arrazoia kendu dio. Langile publikoen lan astea Espainiako Gobernuak jarritako mugen barruan egin behar dela uste du, eta nabarmendu du 35 orduko lan asteak ez duela lekurik han.

Eusko Jaurlaritzako administrazio publiko orokorreko langileen elkarretaratzea, iazko azaroan. /
Eusko Jaurlaritzako administrazio publiko orokorreko langileen elkarretaratzea, iazko azaroan. / Juanan Ruiz/Argazki Press

Berria -

2018ko otsailak 1

2016ko otsailaren 2an onartu zuen Eusko Jaurlaritzak langile publikoei 35 orduko lan astea ezartzen dien dekretua. Estatuaren Abokatuak helegitea jarri zion dekretu horri, eta EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman zion, dekretua baliogabetuz.

Jaurlaritza ez zegoen konforme, eta, beraz, helegitea jarri zion erabakiari, Espainiako Auzitegi Gorenean. Helegite hori ez du onartu, ordea, Gorenak, eta, beraz, dekretua baliogabea dela berretsi du.

EAEko Auzitegiak 2016ko abenduan esandakoa berretsi du Gorenak, alegia, administrazioek Espainiako Gobernuak jarritako mugen barruan zehaztu behar dituztela tokiko langileen lanorduak. Horretarako, 2012ko Estatuko Aurrekontu Nagusietan jasotako legea dagoela indarrean ekarri dio gogora Jaurlaritzari.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Garbitzaileen protesta bat, berriki, Donostian. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Garbitzaileek protesta egin dute, "prekaritate pandemiaren aurka"

Xabier Martin

Gipuzkoako eraikin eta lokalen garbitzaileek manifestazio bat egin dute Donostian, ELAk, LABek eta UGTk deituta.

Iruñeko Ultzama taberna, iragan astean, barrualdeak irekitzea baimendu zenean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Nafarroako ostalaritzak martxoaren 15etik aukera du laguntzak eskatzeko

Joxerra Senar

Abenduko deialdiaren aldean, landetxeek, etxebizitza turistikoek eta ekitaldiak antolatzen dituzten enpresek ere jaso dezakete dirua
Langileen protesta bat, Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzan ©Aiaralde.eus

Urkullu: «Tubacexen kaleratzeak gutxitzeko bideak aztertu behar dira»

Jokin Sagarzazu

Lehendakariaren arabera, Eusko Jaurlaritzak «interes handia» erakutsi du «egoera gainditzeko eta ahalik eta lanpostu gehien babesteko».

Tubacexeko langileak greba mugagabean dira otsailaz gerotik. Datorren astean amaituko da negoziaziorako epea. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Okerrera egiteko kezka dute

Aitor Biain

Aiaraldeko egoera ekonomikoari «kezkagarri» iritzita, sindikatuek lanuztera eta mobilizaziora deitu dute eskualdean, gaurko. «Enplegu eta bizitza duinak» izateko eskubidea aldarrikatuko dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna