Lan gatazka

UGT eta CCOO prest daude KSSko kaleratzeak negoziatzeko, industria plan baten truke

101 langile kaleratzeko erregulazioa aurkeztu du Kayaba taldeak, eta asteon kontsulta epeko batzarra izan da aldeen artean. UGTk, CCOOk eta CCPk "industria plan serio bat" eskatu diote enpresari kaleratzeak adosteko.

Langileen protesta bat Orkoiengo Kayaban.
Langileen protesta bat Orkoiengo Kayaban. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Xabier Martin -

2018ko otsailak 7

"Bere garaian hartu zuen konpromisoari jarraiki", industria plan serio bat eskatu diote Kayaba taldeko zuzendaritzari UGT, CCOO eta CCP sindikatuek, berme nahikoarekin lantegiak geroa izan dezan". Horren truke Orkoiengo KSS enpresan kaleratu nahi dituen 101 beharginen patuaz negoziatzeko prest daude enpresan gehiengoa ordezkatzen duten hiru sindikatuak.

"Zalantza ugari daude enpresak argudiatutako arrazoien inguruan", esan dute sindikatuen iturriek. Uste dute 101eko kopuru hori "puztuta" egon daitekeela, "bada ezpada". Enpresak aurreikusi duen ekoizpen helburuak beteko ez balira, "gehiegizko" kaleratze horiek baliatu nahiko lituzke egoera txukuntzeko.

UGTk eta CCOOk nahi dutena da zuzendaritzak aurretiazko erretiroak eskaintzea, "kaleratze traumatikoak ekiditeko, eta plantaren geroa bermatzeko lantalde gazte baten bidez. Dagoeneko 70 langilek utzi dute enpresa borondatez (53 enplegu zuzen eta zeharkako beste 17), pizgarriei lotutako baldintzetan.

LAB sindikatuak ez ditu kaleratzeak onartzen. Orain aste batzuk eskatu zuen Orkoiengo KSS eta Ororbiako Kybseren plantak fusionatzea, elkarrengandik sei kilometrora daudelako, eta biak direlako Japoniako Kayaba taldearenak. Antza, Kybsek eskulana behar duo produkzio igoera handiagatik —autoentzako motelgailuak ekoizten ditu—. Multinazionalak, gaur-gaurkoz, 101 behargin kaleratzeko erregulazioa besterik ez du jarri mahai gainean..

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Nekane Murga, atzo, Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan. ©Miguel Toña / Efe

Eusko Jaurlaritzak osasun larrialdia ezartzeko asmoa du

Andoni Imaz

Urkullu jarduneko lehendakaria litzateke batzorde bereziaren burua berriro ere, eta aukera izango luke jendea bakartzeko eta joan-etorriak mugatzeko. Murgak eta Tapiak agerraldi bat egingo dute bihar, hartuko dituzten neurriak esplikatzeko.

Salvador Illa Espainiako Osasun ministroa gaurko agerraldian. ©Chema Moya/EFE

Diskotekak eta gaueko tabernak ixteko agindu du Madrilek

Berria

Neurriak zorroztuko dituzte Hego Euskal Herrian, egoera epidemiologikoak okerrera egin duela eta. Gainerako taberna edo jatetxeek 01:00ean itxi beharko dute, eta gauerditik aurrera ezingo da bezero gehiagorik sartu. Kalean erretzea ere debekatuta egongo da, bi metroko tartea bermatu ezin bada.

Jendea paseoan Donostiako alde zaharreko kaleetan, atzo. ©Juan Carlos Ruiz/FOKU

618 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Bizkaian behera egin dute kasuek; Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan, aldiz, igo egin dira.

Osasun langileak PCR probak egiten Donostian, aurreko astean. ©Gorka Rubio/FOKU

Azpeitiko Erdikalean ibili zirenei proba egiteko eskatu die Jaurlaritzak

Berria

Abuztuaren 7tik 9ra bitartean kale horretan ibilitakoek egin beharko dute testa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna