Albistea entzun

Bankuak

Eurogunean 760.000 milioi euro daude zalantzazko maileguetan

EBZk dio Euroguneko bankuak sendoagoak direla orain egoera zailen aurrean, baina zalantzazko maileguek "arazo garrantzitsu bat" izaten jarraitzen dutela.

Daniele Nouy, artxiboko argazki batean.
Daniele Nouy, artxiboko argazki batean. FRANK RUMPENHORST /EFE

Xabier Martin -

2018ko otsailak 7 10:46

Bankuak hobeto daude azken ureetan beren sisteman garbiketa lan handia egin ondoren, baina ez da nahikoa. EBZ Europako Banku Zentralak abisu argia eman die Euroguneko finantza entitateei: zalantzazko maileguen garbiketa gehiago egin behar da, oraindik "arazo garrantzitsua" direlako.

Daniele Nouy EBZko Zaitzako Kontseiluko presidenteak dio bankuak "sendoagoak" direla orain egoera zailen aurrean, baina NPL maileguak (zalantzazkoak) 760.000 milioi eurokoak direla oraindik. Azken urteetan 200.000 milioi euroko mailegu susmagarri kendu dituzte euren kontuetatik bankuek, baina garbiketak ezin du etenik izan, Nouyk dionez. "Bankuek garai onak baliatu behar dituzte lan hori egiteko; garai horiek orain dira".

De Guindos, EBZko presidenteiordegai

Espainiak Luis de Guindos bere Ekonomia ministroa aurkeztu du EBZko presidenteorde izateko. Mario Centeno Eurotaldeko presidenteak Madrilen gutuna jaso du hautagaitza horren proposamenarekin. Europako Kontseiluak martxoaren 22an edo 23an erabakiko du nor izango den EBZko presidenteordea, Vitor Constancio portugesaren lekukoa hartuta. Irlandako Banku Zentraleko presidente Philip Lane ere bada posturako hautagai, Dublinek hura proposatu ondoren.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako burua Unai Rementeria Bizkaiko diputatu nagusiarekin, aurreko eguneko ekitaldi batean. ©LUIS TEJIDO / EFE

LABek salatu du EAJk «lotsagabeki defendatzen dituela» enpresa elektrikoak

Xabier Martin

Iberdrolaren «xantaia» agerikoa dela uste du sindikatu abertzaleak, «eta baita euskal patronalaren lankidetza ere» estrategia horren alde

Zerbitzuen sektorean hasi da gehien okupazioa. ©Gorka Rubio / Foku

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako langabezia tasa %8,9ra jaitsi da

Irune Lasa

2010. urtera egin behar da atzera horren tasa txikia ikusteko. Hirugarren hiruhilekoan15.900 langabe gutxiago daude bigarrenean baino. Okupatuen kopurua handitu egin da, 9.300 pertsonatan.

Jokin Perona eta Jabier Larrañaga, 2019an, Ticket Bai sistema aurkeztu zutenean. ©Gorka Estrada / Efe

Gipuzkoak beste sei hilabetez atzeratu du Ticket Bai sistema

Iker Aranburu

Derrigorrezkotasuna 2022ko uztailaren 1ean hasiko da, eta ez urtarrilean.

Joseba Madariaga, Iruñeko Tres Reyes hotelean, egoeraren nondik norakoak azaltzen ©Iñigo Uriz / Foku

Nafarroako ekonomiari 3,4 puntu falta zaizkio pandemia aurreko egoerara heltzeko

Joxerra Senar

Laboral Kutxak uste du BPGa %6,4 handituko dela aurten eta %6,7 datorren urtean, baina Joseba Madariaga ekonomistak ohartarazi du balitekeela inflazioak susperraldia moteltzea, lehengaiak garestitzearen ondorioz

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.