Katalunia

ERCk erdizkako akordioak baztertu, eta "zorroztasunez" jokatzeko eskatu dio JxCri

Rovirak zehaztu du badagoela "adostasuna" Puigdemonten presidentetza babestu eta, aldi berean, "gobernu eraginkor bat" osatzeko.

Marta Rovira, ERCko idazkari nagusia. ANDREU DALMAU, EFE
arantxa elizegi egilegor
2018ko otsailaren 10a
13:29
Entzun

Legegintzaldia ahalbidetuko duen "akordio sendoen" alde egin du ERCk, eta, horretarako, bi puntu zehaztu ditu: Carles Puigdemonten presidentetza zilegia dela berrestea, batetik; baina, aldi berean, Katalunian "eraginkorra" izango den Generalitatea bat eratzea. "Aintzatespena eta eraginkortasuna, biak batera. Generalitatea berreskuratzen ez badugu, ez dugu aurrera egingo", ohartarazi du Marta Rovirak, ERCko idazkari nagusiak.

ERCko burua, hala ere, baikor agertu da, eta aurreratu du akordioa "egunetako kontua" izan daitekeela. Dena den, zehaztu du horrek "orokorra" izan beharko duela, eta bere barnean hartu beharko dituela "alderdi independentistak", Generalitatea bermatu eta 155.a bertan behera utziko badute. "Leialtasunez, konfiantzaz eta zorroztasunez jokatzen badugu, hurrengo egunetan ere aurrera jarraitzen dugula erakutsi ahalko dugu".

Era horretan azaldu du ERCk atzo Junts per Catalunyak Presidentetza Legea erreformatzeko aurkeztutako proposamenarekin bat egin ez izana. Puigdemontek Bruselatik kargua hartu ahal izatea da egitasmoaren helburua. Ordea, ERCren iritziz, ez da bideragarria, Konstituzionalak berehala indargabetuko duelako.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.