Bihar Berrian

Sokatik zintzilik, 250 urte

Zirku modernoak 250 urte bete ditu, eta Euskal Herriko hiru zirku konpainiatako kideen laguntzarekin zirkuaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango da biharko BERRIAko 'Bizigiro' gehigarriko erreportaje nagusian.

Rojo Telon zirku konpainia. BERRIA
2018ko martxoaren 2a
17:30
Entzun

Rojo Teloneko Maider Yabar, Oreka Zirkuko Doriane Billard eta Zirkun Zirkoko Izaskun Ruedak euren zirko konpainien berri emango dute.

Philip Astley Ingalaterrako militarra hartzen da zirku modernoaren sortzailetzat: zirkulu estu batean zaldiarekin lauhazkatzean sortzen zen indar zentrifugoaz baliatuz zaldiaren bizkar gainean ekintza gogoangarriak egin ahal zituela ohartu zen Astley, eta, sekulako arrakasta izan zuela ikusita, karpa bat muntatu eta musikariz, pailazoz eta bestelakoz osatutako ikuskizuna eskaini zuen. Zirku tradizional horrek jarraitzen duen arren, zirku berriak —betiko karpa horretatik harago— indarra hartu du, eta zirkua ez da jadanik entretenimenduzko ikuskizun soila.

Horretaz gain, igandean egingo den Lilatoiaren berri emango du gehigarriak. Bost kilometroko lasterketa egingo dute emakumeek Donostian, espazio publikoan haien tokia aldarrikatzeko.

Zinemaren atalean, datorren astean estreinatuko den Fernando Leon de Aranoaren Loving Pablo filmaz hitz egingo du Gontzal Agotek.

Asteburuan egiteko hainbat plan ere proposatuko ditu Bizigiro gehigarriak: Irungo Ficoban (Gipuzkoa) gaur eta bihar egingo den Bask’n Brew Beer garagardo jaialdia, Barakaldoko BECeko (Bizkaia) stock azoka, Baionako Euskoaren eguna...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.