Bihar Berrian

Gasteiz berdez, 25 urtez

Hiria inguratzen duen Eraztun Berdeak 25 urte betetzen ditu aurten. Gai hori landuko du bihar 'Bizigiro' gehigarriak.

Gasteizko eraztun berdea. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
2018ko martxoaren 9a
16:31
Entzun 00:00:0000:00:00

Duela 25 urte, Gasteizen hazkunde arduratsu bat bermatzeko, periferiak birplanteatu egin zituzten, eta naturaren aldeko apustua egin zuten. Egun, parke sarea baino gehiago da, hiritik naturarako trantsizio ingurunea baita. Gasteiztarren artean oso txertatua dago Eraztun Berdea, halere: kirola egiteko, aisialdiaz gozatzeko edo naturarekin harremanetan egoteko baliatzen dute. Hiriaren ondare nagusienetako bat bilakatu da, bizi-bizirik dagoen eraztun berdea.

Horretaz gain, Patxi Perez dantza eta konpainia proiektuari buruzko erreportajea ekarriko du gehigarriak. Hogei urte baitaramatza Perezek plazetan euskal dantzak irakasten.

Asteburuan Euskal Herrian izango diren ekitaldien berri ere emango du BERRIAko gehigarriak: Sevatur turismo azoka, Donostian; Autokarabanen azoka, Miarritzen (Lapurdi); Gipuzkoa Encounter, Tolosan (Gipuzkoa); Zaharkinen azoka, Barakaldoko BECen (Bizkaia); eta Albaola itsas faktorian emakumeekin lotutako bisitak, Pasaian (Gipuzkoa).

Zinemaren atalean, bideo jokoekin lotutako 'Tom Raider' filmaz ariko da Gontzal Agote zinema kritikaria. Telesailen atalean, ‘Love’ telesailaren azken denboraldiaz hitz egingo du Ander Perez Zalak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.