Duela 25 urte, Gasteizen hazkunde arduratsu bat bermatzeko, periferiak birplanteatu egin zituzten, eta naturaren aldeko apustua egin zuten. Egun, parke sarea baino gehiago da, hiritik naturarako trantsizio ingurunea baita. Gasteiztarren artean oso txertatua dago Eraztun Berdea, halere: kirola egiteko, aisialdiaz gozatzeko edo naturarekin harremanetan egoteko baliatzen dute. Hiriaren ondare nagusienetako bat bilakatu da, bizi-bizirik dagoen eraztun berdea.
Horretaz gain, Patxi Perez dantza eta konpainia proiektuari buruzko erreportajea ekarriko du gehigarriak. Hogei urte baitaramatza Perezek plazetan euskal dantzak irakasten.
Asteburuan Euskal Herrian izango diren ekitaldien berri ere emango du BERRIAko gehigarriak: Sevatur turismo azoka, Donostian; Autokarabanen azoka, Miarritzen (Lapurdi); Gipuzkoa Encounter, Tolosan (Gipuzkoa); Zaharkinen azoka, Barakaldoko BECen (Bizkaia); eta Albaola itsas faktorian emakumeekin lotutako bisitak, Pasaian (Gipuzkoa).
Zinemaren atalean, bideo jokoekin lotutako 'Tom Raider' filmaz ariko da Gontzal Agote zinema kritikaria. Telesailen atalean, ‘Love’ telesailaren azken denboraldiaz hitz egingo du Ander Perez Zalak.