Gizartea

Jaurlaritzaren iritziz, lurralde antolaketari ez dagokio "hizkuntza eremuetan sartzea"

Uemak eta Kontseiluak hainbat zuzenketa aurkeztu zizkioten lurraldea antolatzeko gidalerroen behin-behineko txostenari, eta Lurralde Antolaketarako Sailak ia guztiak baztertu ditu.

Uemaren seinalea, Zarauzko sarreran. GORKA RUBIO
Jon Rejado.
2018ko martxoaren 12a
16:31
Entzun

“Lurralde antolamenduak ez du bere eremua gainditu behar hizkuntzarekin lotutako eremuetan sartzeko”. Jaurlaritzako Lurralde Antolaketarako Zuzendaritzak hitz horiek baliatu ditu atzera botatzeko Uemak eta Kontseiluak lurraldea antolatzeko gidalerroen behin-behineko txostenari egindako zuzenketa gehienak.

EAEko lurraldea antolatzeko gidalerroak berrikusteko prozesuan aldaketak egin zituen Lurralde Antolaketarako Sailak, duela hilabete bat. Euskararen atalean, besteak beste, kendu zituen “euskararen koofizialtasun erreala eta eraginkorra sustatzeko” helburua, eta arnasguneak “babesteko” helburua.

Aldaketaren aurrean, Uemak eta Kontseiluak zenbait zuzenketa egin zituzten: ‘arnasguneak’ terminoa gehiago garatzeko; biztanleriaren % 50-80 artean euskalduna duten udalerriak kontuan hartzeko; EAEko toki erakundeei buruzko legean xehatutako zenbait alor txertatzeko; Euskararen Lurralde Plan Sektoriala egiteko... Lurralde Antolaketarako Zuzendaritzak horiek baztertu ditu.

Uemak gogorarazi du, EAEko udalen legearen arabera, herriek hizkuntza eragina aztertu behar dutela hirigintza planetan. Beraz, Eusko Jaurlaritzak eman duen erantzunak araudi horrekin “talka” egiten duela zehaztu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.