Noiz sortua: 2018-04-11 17:41:29

Ekialde Hurbila

Trumpek Errusiari erran dio prest duela Siriaren aurkako erasoa

Dmitri Peskov Kremlineko bozeramaileak erran du ez dela egon halako erasoaldi bat justifikatuko lukeen "probokaziorik", eta ohartarazi du halako ekintza batek are gehiago "ezegonkortuko" lukeela "jada hauskorra den egoera".

AEBetako ordezkaria, erdian, NBEko Segurtasun Kontseiluaren bileran. /
AEBetako ordezkaria, erdian, NBEko Segurtasun Kontseiluaren bileran. / Justin Lane/EFE

Mikel Rodriguez -

2018ko apirilak 11

Donald Trump AEBetako presidenteak Twitter bidez egin du mehatxua, ohiko estiloan: "Errusiak dio Siriarantz botatako edozein misil eraitsiko duela. Presta zaitez, Errusia, ailegatuko baitira, politak, berriak eta inteligenteak! Ez zenuke lagun izan behar bere herria hiltzen gozatu egiten duen animalia gas-hiltzaile batena". Errusiak Libanon duen enbaxadoreak egindako adierazpenei erantzun die Trumpek. Aleksandr Zasipkinek erran du Siriako Gobernuaren indarrek misilez egindako erasorik jasanen badute Errusiako armadak misil horiek airean atzemanen dituela, eta horiek botatzeko erabili diren kokalekuei erasoko diela. Enbaxadorearen adierazpenei buruz galdetu diote Peskovi, baina ez du deus erantzun nahi izan. "Espero dugu alde guztiek inolako ekintzarik ez egitea".

Siriako Gobernuaren aurkako esku hartzea berehalakoa izan litekeela erran dute azken egunotan Trumpek eta Emmanuel Macron Frantziako presidenteak. Associated Press agentziaren arabera, bi herrialde horietako gobernuak eta Erresuma Batua Libiako esku hartzearen antzeko eredua aztertzen ariko lirateke: AEBen rola bigarren mailan utzi, eta erasoaldiaren lidergoa Frantziari eta Erresuma Batuari eman. 2011n esku hartu zuten Libian, Muammar Gaddafi boteretik kentzeko.

Errusia Sirian esku hartzen hasi zenetik Baxar al-Assad presidentearen alde (2015eko iraila), AEBek gutxienez birritan eta Israelek hainbatetan egin dituzte aire erasoak Siriako Gobernuaren aldeko indarren aurka, baina Moskuk ez die inoiz erantzun —Damaskok behin, Israeli, joan den otsailean—. 

Mehatxu giroa handitzen ari denez, Eurocontrol Europako aire segurtasunerako agentziak aire konpainiei eskatu die Siriako aire eremutik ez pasatzeko. Bere webgunean adierazi du "datozen 72 orduetan" misilen jaurtiketak eta irrati bidez komunikatzeko arazoak gerta litezkeela.

Doumako erasoa

Mehatxuen oinarrian Douma hirian joan den larunbatean gertatu zen ustezko eraso kimikoa dago. Damasko ondoko Ghouta ekialdea eskualdean talde armatu islamista sunitek kontrolpean duten azkenetako eremua da —Siriako armadak eskualde gehiena berreskuratu du urtarrilean hasi zuen erasoaldian—. AEBek, Erresuma Batuak eta Frantziak Damaskori leporatu diote gai kimikoekin zibilen aurka eraso bat egitea, eta, horregatik, militarki erantzun behar zaiola defendatu dute. 

NBE Nazio Batuen Erakundearen Segurtasun Kontseiluan azken bi egunotan bi aldeek elkarri blokeatu dizkiote ustezko eraso kimikoaren inguruan aurkeztu dituzten ebazpenak. OPCW Arma Kimikoak Debekatzeko Erakundeak atzo jakinarazi zuen salaketa ikertzeko talde bat bidaliko duela, Siriako eta Errusiako gobernuekin hala hitzartu ondoren. Doumara sartzen uzteko eskatu die. "Siria prest dago OPCWrekin batera lan egin eta Douman arma kimikoak erabili direneko akusazioak argitzeko, Mendebaldeko estatu batzuek haien asmo erasokorrak justifikatzeko erabili nahi dituzten akusazio horiek", argitaratu du Siriako SANA agentziak.

OME Osasunaren Munduko Erakundearen arabera, 500 laguni atzeman dizkiote eraso kimiko bat jasan izanaren "zantzuak eta sintomak". OMEk, ordea, ez du talderik Douman, eta sartzeko baimena exijitu die Siriako eta Errusiako gobernuei.  

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 5ean eguneratua. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan hiru lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Hamalau positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta ez dute gaixorik ospitaleratu. Euskal Herrian 29.723 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.089 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Herritar batzuk Debako (Gipuzkoa) parke batean, elkarren arteko distanziak zainduz. ©GORKA RUBIO / FOKU

Araba, Bizkai eta Gipuzkoa artean ibili ahalko da astelehenetik aurrera

Jakes Goikoetxea

Espainiako Gobernuak jakinarazi du Hego Euskal Herria hirugarren fasera pasatzea onartu duela. Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak izurritearen kudeaketaren kontrol osoa berreskuratuko dute

Patricia Fanlo, Laura Imaz, Jose Espinoza, Marina Delgado eta Irati Ormazabal medikuak. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Ondorioei begira

Arantxa Iraola

Erne daude medikuak, COVID-19ak pazienteetan nolako ondorioak izan ditzakeen begiratzen: lehen irudipenen berri eman du Iruñeko Ospitale Guneko sendagile talde batek

Bilboko mintzapraktika sareko Ioana haurrak eta Sergio Garcia boluntarioak astean hiru aldiz egiten dute mintzapraktika, bideo deien bidez. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Euskara izan dezaten

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Eskolak itxita, euskaraz egiteko aukerarik gabe geratu dira milaka ume eta gazte: mintzapraktika sareak sortu dituzte. Bilbo Handian 450 haurrengana heldu dira

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna