Labar artea

113 animalia irudi aurkitu dituzte Atxurra kobazuloan

Irudiez gain, giza jarduera egon zela egiaztatzen duten hainbat tresna aurkitu dituzte Berriatuan (Bizkaia) dagoen kobazuloan. Aurkikuntza "aparta" dela adierazi dute ikertzaileek.

2015ean abiatu zituzten ikerketa lanak Atxurrako kobazuloan
2015ean abiatu zituzten ikerketa lanak Atxurrako kobazuloan Marisol Ramirez / Foku

Asier Arrate Iruskieta -

2018ko apirilak 16

Atxurra kobazuloko ondare arkeologikoaren eta artistikoaren ikerketarako diziplinarteko proiektuaren zati bat aurreratu dute Bizkaiko Euskara eta Kulturako diputatu Lorea Bilbaok eta Diego Garate arkeologoak. Ikertzaileen esanetan, Atxurra kobazuloa “bereziki esanguratsua” da bertan aurkitutako irudi eta giza jarduera frogatzen duten frogen kopuruagatik. 113 irudi aurkitu dituzte; Euskal Herriko kobazulo batean aurkitutako kopuru handiena. Baita 500dik gora ikatz hondakin eta irudien grabaketarako erabilitako silexeko zenbait pieza ere.

Atxurra kobazuloko irudiak 2015eko irailaren 25ean aurkitu zituzten Garatek eta Iñaki Intxaurbe espeleologoak. Kobazuloa Jose Migel Barandiaranek ikertu zuen lehendabizikoz, baina ez zuen irudirik aurkitu. Bizkaiko Foru Aldundiak, Jose Migel Barandiaranek ikertutako kobazuloak berraztertzeko programaren barnean, Garate gonbidatu zuen Atxurrako kobazuloaren ikerketarekin jarraitzeko. Ikerketa 2015ean abiatu zuten, eta 2020 arte iraungo du.

Teknologia berrien aplikazioari esker, ikertzaileek 113 animaliaren irudiak aurkitu dituzte. Funtsean, bisonteak eta zaldiak ageri dira, eta neurri txikiagoan ahuntzak, uroak, oreinak eta beste animalia batzuk. Irudiak kobazuloaren sarreratik 230 metrora eta 330 metrora daude. Egun, Euskal Herrian irudikapen gehien duen kobazuloa da Berriatukoa.

Arte galeria eta lantegia

Horma irudiez gain, irudiak egiteko hainbat elementu aurkitu dituzte. Alde batetik, grabatuak egiteko erabilitako bi dozena silexeko pieza. Bestalde, irudiak marraztu zein irudiak aurkitzen diren gelak argiztatzeko erabilitako bostehun ikatz hondakin. Artea sortu eta artelanak argiztatzeko hiru argiztapen mota identifikatu dituzte. Garatek azaldu duenez, kobazuloan aurkitutakoak erakusten du Atxurrako “arte galeria eta arte lantegia zela”.

Aurkikuntza esanguratsuak egin badituzte ere, ikerketa oraindik ez da bukatu. Hurrengo bi urteetan, aurkikuntzetan sakondu, eta ikertzen jarraituko dutela jakinarazi du Garatek. Horrez gain, datazio erradiokarbonikoak baliatuz, Atxurra kobazuloko arte paleolitikoari lotutako kronologia osatu nahi dute.

Hilaren 17tik 29ra, Atxurran aurkitu dituzten tresnak ikusteko aukera egongo da Bilboko Arkeologia Museoan.

 

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Murga eta Tapia jarduneko sailburuak, gaur, Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan. ©Javier Zorrilla / Efe

Eusko Jaurlaritzak neurri murriztaileak ezarriko ditu pilaketarik ez sortzeko

Andoni Imaz

Tapia jarduneko sailburuak adierazi du «agertoki berri bat» iritsiko dela, eta osasun larrialdia ezartzeak ez duela esan nahi iragan hilabeteetako neurriak hartuko dituztenik. Jendea ez pilatzeko, edukiera murriztuko dute zenbait lekutan, eta ordutegiak mugatuko dituzte.

Bilboko Zorrozgoiti zahar etxeko egoiliar bat, atzo. ©MIGUEL TOÑA / EFE

Etsipena, beldurra eta nekea zahar etxeetan

Aloña Beraza Peña

Zahar etxeetako kutsatzeek gorakada nabarmena izan dute azken asteetan, eta langileak beldur dira ez ote diren itzuliko gaitzaren lehenengo olatuko egoerara. Egoiliarren artean ere kezka da nagusi.

Salvador Illa Espainiako Osasun ministroa, atzoko agerraldian. ©CHEMA MOYA / EFE

Jaurlaritzak osasun larrialdia ezarriko du astelehenetik aurrera

Irati Urdalleta Lete - Olatz Esteban Ezkati

Tapia eta Murga sailburuek gaurko agerraldian emango dituzte xehetasunak. Madrilek hartu ditu lehen neurriak, egoera epidemiologikoak okerrera egin duela eta: tabernek 01:00ean itxi beharko dute, eta gauerditik aurrera ezingo da bezero gehiagorik sartu. Kalean erretzea ere debekatuta egongo da, bi metroko tartea bermatu ezin bada.

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Martxoko egun zailenetan PCRak orain bezala eginda, 6.000 kasu izango genituen»

Maite Asensio Lozano

Pandemiaren jarraipena egiten ari den lantaldeari esker COVID-19aren transmisioa moteldu egin dela uste du Ignacio Garitano epidemiologoak. Bigarren olatua iritsi dela berretsi du, baina orain askoz positibo gehiago detektatzen direla nabarmendu du.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna