Hala ere, oraindik ez dago finkatuta zenbat diren atxilotuak. Polizi iturriek diotenez, 33 eta 35 izan daitezke atxilotuak. Askatasuna erakundeak aldiz, 19 atxiloketa baieztatzen dituela jakinarazi du.
Zenbaki dantza handia dago Gipuzkoa, Araba, Bizkaia eta Nafarroari dagokionez. Azken berrian arabera, 13 lagun atxilotu dituzte Gipuzkoan, beste zazpi Bizkaian, bat Araban eta zazpi Nafarroan.
Arabako Murgia herrian pertsona bat atxilotu dute goizeko ordubatean. Araban atxilotuetako bat Agustin Gorbea LABeko kidea dela esan dute polizi iturriek. Bizkaian, berriz, zazpi lagun atxilotu dituzte: Bilbon, Iker Casanova, Arantza Martin Sanz, Javier Gil Rosado, Egoitz Mastiada eta Haizea Perez. Algortan Galder Bilbao atxilotu du poliziak eta Durangon Iugatz Baniobeitia. Gipuzkoari dagokionez, Miren, Karmele eta Arantza Etxebeste izeneko hiru ahizpa atxilotu dituzte Errenterian eta Itsaso Garmendia eta Bittor Garcia bikotea Zaldibian. Donostian beste hiru atxilotu dituzte, Usurbilen bat eta Zegaman beste bi. Alberto Gonzalez Etxeberria, Naiara Landaberea eta Eneko Sorzabal dira Gipuzkoan atxilotutako gainontzekoak.
Nafarroan Ramón Lopez Cid, 'Makana' atxilotu dute Altsasun. Lopez Cid Julia Cid Altsasuko PSN-PSOEko zinegotziaren semea da. atxiloketa bat izan da eta Iruñean gutxienez beste lau, bi Arrosadia auzoan eta beste bi Alde Zaharrean.Atxilotuen inguruko iturriek esan dutenez, Jordi Purdi, Eneko Arebalo, Ramon Lopez Perez, Garikoitz Mendioroz, Ekain Guerra eta Joseba eta Eneko Compains anaiak dira atxilotuak.
Frantziako polizi iturriek baieztatu dutenez, Lapurdin egin dituzte atxiloketa guztiak. Uztaritze, Luhuso, Miarritze eta Baionan 18 eta 25 urte arteko bost gazte atzeman ditu Frantziako Poliziak. Iturri ofizialen arabera, Uztaritzen atxilotutakoa Malvina Rekalde da eta Baionan atxilotutakoak Maika Arizaga eta Emile Martin. Bordelen Eneko Gorri atxilotu dute eta bosgarrena Ihintza Oxandabaratz da. Une honetan Baionako komisaldegian dauzkate galdeketak egiteko.
Zaragozako (Espainia) La Almunia herrian atxilotutakoa Egoitz Martioda gasteiztarra dela esan du Espainiako Poliziak.
Polizia Operazioa