Noiz sortua: 2018-05-11 07:42:54

bukaera sortzen

Txinako laranjak (edo ETA eta biok)

Juan Luis Zabala (Azkoitia, Gipuzkoa, 1963). Kazetari aritu da hamaika urtez Egunkaria-n eta Berrian, eta itzultzaile lanak egiten ditu egun. Genero ugari landu ditu: nobela (Kaka esplikatzen, 1989; Galdu arte, 1996; Txistu eta biok, 2016), narrazioa (Gertaerei begira, 1988; Sakoneta, 1994, Ospa, 2017), biografia (Jesus Mari Artze, ttakunaren esku isila, 2003)...

Txinako laranjak (edo ETA eta biok)
Txinako laranjak (edo ETA eta biok)

Juan Luis Zabala -

2018ko maiatzak 11

ETAren amaiera abiapuntu gisa hartuta, hainbat kulturgileri obra bat sortzeko eskatu die BERRIAk. Juan Luis Zabalaren testua da hau:

 

“Naranjas de la China” esan zuen amak, erdarazko esapidea ahotan sinesgogor, eta horixe da ETAri buruzko nire lehen oroitzapena, artean “bertsio ofiziala” zer den ez nekien garaikoa. Ezin nuen ulertu zer zen amak sinesten ez zuena, baina aginte ofizialaren aurka zegoelako susmoa hartu nuen eta hori harrigarria zen oso amarengan, ezin ulertuzkoa, harengandik ikasia bainuen aginteari obeditzea zela ondo bizitzeko bide bakarra. Gero ikusi eta ikasi nuen –beste espabilatu batzuk baino askoz lehenago, zilegi bekit hemen neuk ere oso ondo ulertzen ez dudan ironia arraro pittin bat…– denok ginela, aldez edo moldez, ETAkoak, horretarako ETA barrukoak izan beharrik gabe, are ETAren alde egon gabe ere, are ETAren nagusikeriak beldurtzen bagintuen ere, ETA zelako gure alde indartsuen eta gogorren ari zena, indartsuegi eta gogorregi esparru batzuetan beharbada, baina barkatu jaun-andreok, etsai bat zegoen, bai, etsaia, atzaparrak etxe barruko intimitaterik gordeenetik aparteko orotara zabalduta, eta ETA zen etsaiaren etsairik etsaitsuena, eta etsaiaren etsaia ezin ba etsaia izan, non ikusi da halakorik, gogoratu gainera nola jipoitzen, torturatzen eta hiltzen zituzten ETAkoak eta ETAkoak ez zirenak, gupidaren arrastorik gabe, larderiatsu eta anker, zer hil eta zer hil-ondo, fusilatu, lotsa eta gizatasuna auzoan, to zoru etikoa, gazte, hazi hadi horretan, bizi hadi horrekin, eta aurkakoarekin, nahi ez baduk ere bietako batek bihotza izoztuko dik, edo zulatuko, ebatsiko, zirtzilduko, denadelakoko, euskalduntxo machadozale. Eta gero, aurrerago, institutuan Zumaiako irakasle gazte eta guapo hura etorri zitzaigun, Luis Daniel Ispizua, Xenpelarren bertso haiekin, “gerra nahi duen guzia berari kendu bizia”, bakearen alde ETAren aurka, nolatan gazte euskaldun eta euskaraz ilustratu bat horrela, beste perplexidade konponezin bat, amaren Txinako laranjen antzera hazi eta hazi egin zena, baina gero eta errazago ulertzen zena hala ere, are gehiago, bueno, bai, zera, Hipercor eta Yoyes, eta bueno, tira, baina nolatan ba, “Anaia Handia” deitu zion ETAri Bernardo Atxagak, eta nola ukatu ba arrazoi osoa zuenik, nola jasan erakunde armatuaren paternalismo mesianiko hura, eta ohiko irudi gordin haiek telebistan, irudiak guri begira gu irudiei begira baino indar handiagoz, Gabriel Arestik aipatu eta Imanolek kantatutako etarren amen aldezko edo moldezko ahaide gu azken batean, baina, jakina, zera eta bai zera, biak batera, testuingurua, gatazka, “venga de donde venga es la vuestra, asquerosos”, ez, ez, badakit ez dela horrela, baina ben trovato datorkit, baina kontua da ezin zela hura guztia jasan eta orduan gainera deskubritu zuten horixe, denok ginela ETA, nahi ez bagenuen ere, eta orduan ETAk ba, auskalo, nik ETA askotan ez dut ulertu eta zer esango dut ba nik, baina azkenean ETAk ulertu zuen, edo ez zuen ulertu, ez dakit, esan dizuet, ETA ulertzea ez da Jainkoa, Juan Larrearen poesia edo testu hau ulertzea baino askoz errazagoa, eta azkenean ba horixe, amaitu egin dela eta orain inor ez dela gehiago ETAkoa izango.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 29an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan lau pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 22 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta bi gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.107 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.056 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Iñigo Urkullu eta Nekane Murga, goizeko bileran. ©/ Irekia

Ekainaren 8an hirugarren fasera igarotzeko eskatuko du bihar Jaurlaritzak

Jon O. Urain

Nafarroako Gobernuak «oso balorazio positiboa» egin du erkidegoek konfinamendua leuntzeko hirugarren fasea kudeatzeko aukeraz.

Aitor Esteban eta Salvador Illa, Kongresuan. / ©Ballesteros, EFE

Erkidegoek kudeatuko dute hirugarren fasea

Jon Ordoñez Garmendia

Alarma egoera luzatzeko akordioa egin dute Espainiako Gobernuak eta EAJk, eta horren truke Urkulluk eta Txibitek hartu, kendu, moldatu eta ezarriko dituzte alarma egoeratik ateratzeko neurriak hirugarren fasean Hego Euskal Herrian. ERCrekin ere egin du akordioa Madrilek. Jaurlaritzak bihar eskatuko du ekainaren 8an hirugarren fasean sartzea.

 ©BERRIA

Kulturgintza: eutsi ala hautsi

Iñigo Astiz

Koronabirusaren hedapenak ziurgabetasun handia eragin du aurrez ere prekaritateak gogor jotako sektore batean: kulturgintzan. Sorkuntza ere krisi honi aurre egiteko moduan dagoen jakiteko, lau sortzaile elkarteren zuzendaritzako kideak bildu ditu BERRIAk: Eneritz Artetxe (Ehaze), Garbiñe Ubeda (Euskal Idazleen Elkartea), Aitor Bengoetxea (Musika Bulegoa) eta Igor Elortza (Euskal Herriko Bertsozale Elkartea).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna