Alaves - Athletic

Alavesek 3-1 irabazi dio Atheltici

Guidettik, Munirrek eta Ibai Gomezek egin dituzte babazorroen golak. Munirrek egin du txuri-gorriena.

Muni Alaveseko aurrelaria baloiarekin, Munian Athleticeko jokalaria atzetik duela. JUANAN RUIZ, FOKU
2018ko maiatzaren 12a
20:21
Entzun

Lehen zatian Athleticek askoz ere arrisku gehiago sortzea lortu duen arren, ez du aukera horiek gol bihurtzea lortu. Aldiz, Alavesek etekina atera dio izan duen aukera bakarrenetakoari. Athleticen zorte txarreko jokaldi batean aurreratu da talde arabarra. Kepa atezainak huts egin du baloia urruntzerakoan eta aldaratzeak Guidettiri jo ondoren atean sartu da.

Alavesek aldea handitu du bigarren zatian, ordu laurdena betetzear zela. Munirri egindako falta Munirrek berak jaurti du, eta eskuairan jarri du baloia, era ikusgarrian, Keparentzako ia geldiezin.

Alavesek 3-0ekoa egin du 77. minutuan. Ibai Gomezek boleaz sartu du gola.

Alavesen golari berehala erantzun dio Athletic-ek, eta, minutu eskasera, Muniainek txuri-gorrien lehenengo gola egin du, bigarren zutoinean San Joseren jaurtiketa sareetara bidalita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.