Lehen zatian Athleticek askoz ere arrisku gehiago sortzea lortu duen arren, ez du aukera horiek gol bihurtzea lortu. Aldiz, Alavesek etekina atera dio izan duen aukera bakarrenetakoari. Athleticen zorte txarreko jokaldi batean aurreratu da talde arabarra. Kepa atezainak huts egin du baloia urruntzerakoan eta aldaratzeak Guidettiri jo ondoren atean sartu da.
Alavesek aldea handitu du bigarren zatian, ordu laurdena betetzear zela. Munirri egindako falta Munirrek berak jaurti du, eta eskuairan jarri du baloia, era ikusgarrian, Keparentzako ia geldiezin.
Alavesek 3-0ekoa egin du 77. minutuan. Ibai Gomezek boleaz sartu du gola.
Alavesen golari berehala erantzun dio Athletic-ek, eta, minutu eskasera, Muniainek txuri-gorrien lehenengo gola egin du, bigarren zutoinean San Joseren jaurtiketa sareetara bidalita.