Hildakoa

17 urteko neska bat hil da Bilbon, etxebizitza batetik erorita

Eraikin bateko hamabosgarren pisutik jausi zen. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu du ustez neska istripuz erori dela.

2018ko maiatzaren 21a
14:40
Entzun 00:00:0000:00:00

Atzo gauean gertatu zen ezbeharra, 22:10ak aldera, Bilboko Erriberri kalean. Gaztea bere etxeko balkoira igota zegoen, oraindik argitu gabeko arrazoiengatik. Ertzaintzak ikerketa abiatu du ezbeharraren zergatiak argitzeko. Segurtasun Sailaren esanetan, "istripua izan dela dirudi".

Azaldu duenez, litekeena da neska eskaileretako leihotik bere etxeko balkoira pasatzen ahalegindu izana.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.