TXIRRINDULARITZA

Amy Pietersek irabazi du Emakumeen Biran

Boels Doelmans taldeko txirrindulari herbeheretarra izan da azkarrena Aretxabaletan, bederatzi txirrindulariz osatutako ihesaldian. Ane Santesteban (Ale Cipollini) bikain aritu da, eta laugarren izan da. Annemiek van Vleutenek jarraitzen du lider.

Berria -

2018ko maiatzak 21

Etapa mugitua izan da Emakumeen Birakoa, saio osoan erasoak izan baitira. Azkenean, bederatzi txirrindularik osatu dute eguneko ihesaldia, eta balekoa izan da haien ahalegina, elkarrekin iritsi baitira helmugara. Esprintean, Amy Pieters izan da azkarrena, Emilia Fahlin (Wiggle) eta Clara Koppenburgen aurretik (Cervelo). Bi minutura iritsi da faboritoen tropela. 

Sailkapen nagusian, ez dago aldaketarik lehen postuan, Van Vleutenek jarraitzen baitu lider. Georgia Williams taldekidea du orain atzetik, hiru segundora besterik ez. Hamabira dago, berriz, Anna van der Breggen (Boels). Ezusterik ezean, hiru txirrindulari horien artean egongo da aurtengo Birako irabazlea. 

Gaur jokatuko da azken etapa, Iurreta-Iurreta, 120 kilometrokoa. Etapa gogorra da, txirrindulariek hiru mendate igoko baitituzte: Duña Gane bigarren mailakoa eta Urkiola lehen mailakoa, azken hori bi aldiz. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna