Albistea entzun

BIHAR BERRIAN

Eztabaida badago: animaliak artean

Txinako arte garaikidearen inguruan Bilboko Guggenheim museoak egindako erakusketa batek polemika piztu du bi artelanetan bizirik dauden animaliak erabili dituztelako: horixe izango da Bizigiro saileko gehigarriaren gai nagusia.

Bisitariak Huang Yong Ping artistaren 'Munduko antzeztokia' obrari begira Bilboko Guggenheimen
Bisitariak Huang Yong Ping artistaren 'Munduko antzeztokia' obrari begira Bilboko Guggenheimen Miguel Toña / EFE

Maialen Unanue Irureta -

2018ko maiatzak 25

Eztabaida piztu du Bilboko Guggenheimek bizirik dauden animaliak erabili izanak erakusketa batean. Izatez, erretiratzeko eskatu dute animalistek. Dena den, lehenago ere erabili izan dira animaliak artelan edo performanceetan; horietan ere ez zen polemikarik falta izan, eta esanguratsuenak gogoraraziko ditu. Museoko langileen eta animalisten ikuspuntuak bilduko ditu biharko gehigarrian Bizigiro sailak.

Horrez gain, bestelako gaiak ere landuko ditu. Iruñeko Maravillas gaztetxea nola eraldatu duten landuko duen erreportajea izango da horietako bat: udalak horren jarduera eten nahi du, Arrotxapeko gaztetxearekin batera, eta sartu zirenetik egindako lana erakutsi nahi dute. Zinema eta telesailen orriak ere izango dira, The Man Who Killed Don Quixote filma eta Pose telesaila ardatz hartuta, hurrenez hurren. Halaber, Eneko Atxa sukaldariak Bilboko Euskaldunan ireki duen Eneko Bilbao jatetxeari buruzko erreportajea hartuko du gastronomia orriak.

Asteburuko proposamenak ere ez dira faltako, besteak beste, Eibarren (Gipuzkoa) eta Iruñean egingo duten Ezpalak jaialdia eta Sarako (Lapurdi) Usopop festibala.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

 ©PEIO GOIENETXEA

«Indartsu dago Euskal Herriko hardcore eszena»

Unai Etxenausia

Euskal Herriko hardcore eszenaren parte da Gonzalez. 'Zaldi Beltza' kaleratu berri du Vibora taldearekin, depresioari eta antsietateari erreferentzia egiten dion diskoa.
Maialen Chourraut piraguista, <em>Geldiezinak</em> proiektuaren fotograma batean. ©BASQUE TEAM

'Geldiezinak' proiektua sortu dute emakume kirolarien lanari balioa emateko

Amaia Jimenez Larrea

Emakume kirolarien lanari balioa emateko asmoz, Eusko Jaurlaritzak eta Basque Team fundazioak 'Geldiezinak' proiektua sortu dute. Podcastek, bideoek eta ipuinek osatzen dute.

Milaka lagun Errenteriako Kilometroak jaian, 'Erriola' lelopean

Jendez eta zubiz betetako errioa

Enekoitz Telleria Sarriegi

Milaka lagunek parte hartu dute Errenteriako Kilometroak jaian. Udazken beteko uda giroa lagun, urte osoko jarduna borobildu dute Orereta ikastolakoek. Euskara, eta euskal kultura sustatu nahi dituzte lortutakoarekin: «Herria, nazio ikuspegia, komunitatea eta elkartasuna beste ikastolekin»

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.