Real Madrileko entrenatzaile izateari utziko dio Zidanek

"Denen onerako" erabakia dela azaldu du entrenatzaile frantziarrak. Hura entrenatzaile denetik espainiarrek hiru aldiz jarraian irabazi dute Txapeldunen Liga.

Florentino Perez eta Zinedine Zidane, gaur, entrenatzailearen agurra iragartzeko prentsaurrekoan.
Florentino Perez eta Zinedine Zidane, gaur, entrenatzailearen agurra iragartzeko prentsaurrekoan. Fernando Alvarado / EFE

Jon Ander De la Hoz -

2018ko maiatzak 31

Ezustekoa eman du Zinedine Zidane (Marseilla, Frantzia, 1972) Real Madrileko entrenatzaileak. Talde zuria uzteko erabakia publiko egin du, Txapeldunen Liga irabazi eta bost egunera. "Denen onerako" hartutako erabakia dela azpimarratu du gaur eguerdian eskaini duen prentsaurrekoan: "Une arraroa da, baina garrantzitsua. Taldeak irabazten jarraitu behar du, eta horretarako aldaketa bat behar dela uste dut. Hiru urteren ostean bestelako diskurtso eta metodologiak behar ditu taldeak".

Palmares oparoa lortu ostean utzi du talde madrildarra. Rafa Benitez ordezkatuz eseri zen zurien aulkian, 2016an; bi urte eta erdian hiru Txapeldunen Liga irabazi ditu jarraian, eta baita Espainiako Liga bat ere. Halaber, Europako bi Superkopa, kluben arteko bi Munduko Kopa eta Espainiako Superkopa bat ere eskuratu ditu Real Madrilek. Aurrez, Carlo Ancelottiren laguntzaile izan zen Zidane, eta beste Txapeldunen Liga bat lortu zuen postu horretan arituta.

 

 

 

 

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Nekane Murga, atzo, Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan. ©Miguel Toña / Efe

Eusko Jaurlaritzak osasun larrialdia ezartzeko asmoa du

Andoni Imaz

Urkullu jarduneko lehendakaria litzateke batzorde bereziaren burua berriro ere, eta aukera izango luke jendea bakartzeko eta joan-etorriak mugatzeko. Murgak eta Tapiak agerraldi bat egingo dute bihar, hartuko dituzten neurriak esplikatzeko.

Salvador Illa Espainiako Osasun ministroa gaurko agerraldian. ©Chema Moya/EFE

Diskotekak eta gaueko tabernak ixteko agindu du Madrilek

Berria

Neurriak zorroztuko dituzte Hego Euskal Herrian, egoera epidemiologikoak okerrera egin duela eta. Gainerako taberna edo jatetxeek 01:00ean itxi beharko dute, eta gauerditik aurrera ezingo da bezero gehiagorik sartu. Kalean erretzea ere debekatuta egongo da, bi metroko tartea bermatu ezin bada.

Jendea paseoan Donostiako alde zaharreko kaleetan, atzo. ©Juan Carlos Ruiz/FOKU

618 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Bizkaian behera egin dute kasuek; Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan, aldiz, igo egin dira.

Osasun langileak PCR probak egiten Donostian, aurreko astean. ©Gorka Rubio/FOKU

Azpeitiko Erdikalean ibili zirenei proba egiteko eskatu die Jaurlaritzak

Berria

Abuztuaren 7tik 9ra bitartean kale horretan ibilitakoek egin beharko dute testa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna