Bilbobusek aldatutako ibilgailuak elektrikoak, hibridoak edo erregai ez-fosila darabiltenak izango dira

Udalbatzarrak aho batez onartu du Alfontso Gil Mugikortasun eta Jasangarritasun zinegotziaren proposamena.

jarraia152742.jpg
Jon Ander De la Hoz.
2018ko maiatzaren 31
14:16
Entzun 00:00:0000:00:00

Bilbobusen autobus berriak elektrikoak, hibridoak edo erregai ez-fosila darabiltenak izango dira. Erabaki hori aho batez hartu du udalbatzarrak, gaur goizean. Goazen Bilbao alderdiak aurkeztu zuen proposamena, eta 2025erako autobusen %100 elektrikoak izatea eskatzen zuen. Alabaina, udabaltzarrak Alfontso Gil Mugikortasun eta Jasangarritasun zinegotziaren emendakinaren alde egin du. Emendakinak ez du ezartzen helburuak betetzeko datarik.

Horrez gain, Gilen eskaerak autobus flota guztia elektrifikatzeko "pausoak ematera" dei egin dio udalari. Gilek azaldu duenez, aurrekontuari eta energia hornikuntzari dagozkion arazoak dira aldaketari epe bat jartzeko "zailtasun nagusiak"- Egun, Bilbobusen 148 autobusetatik sei dira elektrikoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.