HEZKUNTZA

"Eskola segregazioaren" aurka 17.000 sinadura aurkeztu dituzte, gutxienekoak baino 7.000 gehiago

Herri ekinaldi legegilea bultzatzeko sinadurak aurkeztu ditu gaur Zubiak Eraikiz elkarteak Eusko Legebiltzarrean.

Kerman Garralda Zubimendi.
2018ko maiatzaren 31
14:43
Entzun

"Eskola segregazioaren" aurkako Zubiak Eraikiz elkarteak 17.030 sinadura aurkeztu ditu Eusko Legebiltzarrean. Herri ekinaldi legegilea abiarazteko, gutxienez 10.000 sinadura behar dira. Apirilaren amaierarako bildu zituzten nahiko atxikimendu, baina azken hilabetean beste 7.000 lortu dituzte.

Sinadurak erregistroan aurkeztean, hiru gogoeta egin dituzte elkarteko kideek. "Negazionismoaren jarrera minoritarioa dela baieztatu dugu, eztabaida hezkuntza sistema segregatzailearen edo inklusiboaren artean dago, eta akordioak lortzeko izpiritua sumatu dugu", azaldu du Gonzalo Larruzea elkarteko bozeramaileak.

Behin sinadurak aurkeztuta, eskakizunak Eusko Legebiltzarrean eztabaidatzea egokitzen da. Elkarteak adierazi du, nahiz eta alderdi bakoitzak bere nabardurak txertatu nahiko dituen, kontsentsua ez galtzea espero duela. Halere, eztabaida ez dute uda baino lehen amaitzea espero.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.