KATALUNIA

Puigdemont Espainiaratzea eskatu du Alemaniako Fiskaltzak

Schleswig-Holsteingo Lurralde Auzitegiak eskaera onartu duela zabaldu da hasiera batean.

Puigdemont, pasa den astean. HAYOUNG JEON / EFE
Igor Susaeta.
2018ko ekainaren 1a
18:17
Entzun 00:00:00 00:00:00

Nahasmena nagusitu da duela minutu batzuk, hainbat komunikabidek argitaratu dutelako auzitegiak berak matxinadagatik eta diru publikoaren erabilera bidegabeagatik Kataluniako presidente ohia Espainiaratzea erabaki duela. Ez da hala, ordea. Fiskaltzak jada hiru aldiz eskatu du Espainiaratzea, baina auzitegiak bitan erantzun dio ez dagoela horretarako motiborik; azken aldiz, joan den astean. Ikusteke dago zer erabakiko duen oraingoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!