ISTRIPUA

29 urteko gizon bat hil da Leioan, edanda zihoan gidari batek istripua eraginda

Goizaldean gertatu da ezbeharra Artatzako biribilgunean. Hildakoa autoarekin geldirik zegoen biribilgunean, eta beste auto batek jo du. Atxilotuta dago gidaria.

2018ko ekainaren 5a
11:12
Entzun 00:00:0000:00:00

Ertzaintza ikertzen ari da ezbeharra zer-nola gertatu den. Lehen ikerketen arabera, Artatzako biribilgunean geldirik zegoen hildako gizona autoarekin —udaltzainek geldiarazita autoaren argietako bat itzalduta zuelako, hedabide batzuen arabera—, eta abiadura handian zetorren beste auto batek jo du. 04:30ean gertatu da istripua.

Kolpearen ondorioz, auto barruan harrapatuta geratu da gizona, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Hil egin da. Gizonak 29 urte zituen, eta ertzaina zen. Lanera bidean zihoan istripua gertatu denean.

Beste autoko gidaria atxilotuta dago, positibo eman baitu alkohol eta droga proban. Gurutzetako ospitalera eraman dute, zaurituta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.