AFGANISTAN

Hainbat taliban hil dituzte tiroketa batean

Datorren astean da indarrean sartzekoa Axraf Ghani presidenteak proposatutako su-etena.

Gorpu bat lurrean, Momand diputatuare etxean. GHULAMULLAH HABIBI / EFE
Igor Susaeta.
2018ko ekainaren 8a
13:08
Entzun

Jalalabad hirian gertatu da, Nangarhar eskualdean, herrialdearen ekialdean, Faridoon Momand diputatuaren etxean. Hango gobernadorearen bozeramaileak adierazi duenez —diputatua ez zegoen etxean une horretan—, atzo gauean leherkariak gainean zituztela sartu ziren erasotzaileak diputatuaren etxera, tiroketa bat gertatu zen, eta, horren ondorioz, lau dira hildakoak: bi zibil, polizia bat eta erasotzaileetako bat.

Beste iturri batzuen arabera, ordea, hamar taliban ziren erasotzaileak, eta hamarrak hil dituzte Afganistango segurtasun indarrek. Ghani presidenteak atzo iragarri zuenez, talibanei astebeteko su-eten proposamena egin die gobernuak. Hilaren 12an da indarrean sartzekoa, eta 19ra arte iraungo du. AEBek begi onez hartu dute erabakia.

Bestetik, 2001 eta 2016 artean Afganistanen gerra krimenak egin ote zituzten argitzeko asmoz, Australiako justizia Australiako armadaren soldadu batzuk ikertzen hasi da. Epaile batek dozena bat soldadu galdekatu ditu jada.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.